Ipuin bidaiariak, Kubako ipuinak

12.05.10
Udal Liburutegia

Mercedes Alfonso kubatarrak gaur arratsaldean helduentzat egingo duen ipuin-kontaketa saioaren titulua da. Saioa udal liburutegiak antolatu du eta bere instalazioetan egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Saioa librea da.

Mercedes Alfonso La Habana herrian jaio zen, bertako auzo eta eskoletan ipuin eta istorioak kontatzen hasi zelarik, haurrentzako zine tailerrak antolatuz eta poesia ere idatziz. Beranduago, Lyonera (Frantziara) joan zen ikasten jarraitzeko, ipuinak frantsesez nahiz gaztelaniaz kontatzen jarraituz.

Gaurkoan kontatuko dituen ‘Ipuin bidaiariak’ bilduman, Kubako eta beste lurraldetako gizon eta emakumeen arteko amodio, grina, amets, mito, lo-galtze, posible eta ezinezkoen kontuak hurbilduko dizkigu. Horietako hainbat Kubako eta Afrika eta Kubako ahozko tradizioaren zati dira, beste hainbat aldiz Karibean edo Amerika Latinoan eta idaztizkoan dute beren jatorria. Horiek guztiak uztartuaz, oinordetza mestizoa eratzen dutelarik.

Mercedes Alfonso egun “Los Altos Parlantes’ narratzaileen elkarteko kidea da; ‘Ekelekua’ konpainia zuzentzen du eta “Poissonnée de Contes Jaialdiko antolatzaile da. 2009an musika, antzerkia eta ipuinak uztartzen zituen ikuskizun bi muntatu zituen, Cuentos del Lagarto Verde" eta " Contes pour de Petits Poissons” titulukoak. Bere azken lanen artean, aipatzekoak dira, “René Depestre, itsas animali baten ibilbidea”, zeina Lyonen aurkeztu zuen Carlton Rara musikari haitiarrarekin batera. Horrez gain, “Raíces” musika, ipuin eta dantza afrikar eta kubatarrak nahasten dituena ere badugu.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat