Mundu osoko ardoak dastatzeko ibilbidea bihar hasiko Ermuan
Ostalaritzako dozena bat establezimenduk hasiera emango diote gaur “Mundu osoko ardoak dastatzeko ibilbidea” izeneko kanpaina bereziari. Promozio jarduera hori Ostalari eta Merkatari Elkateak (EMOEk) bultzatu du eta bi hilabetez mantenduko da. Kanpainaren muina honetan datza; ermuar eta bezeroek jatorrizko deitura duten estatuko (11 ardo) eta nazioarteko (beste 10) ardoek edan ahal izango dugu partaide diren establezimenduetan. Bezerook lehenengo ardoa hartzen dugunean, kartila bat jasoko dugu eta hurrengo barietate bakoitzeko zigilu bat emango digute. Hamaikatik zortzi zigilu ezberdin izandakoan, sari goxoen zozketan parte hartzeko aukera izanik. Jasotzen diren kartilen artean zozketa bi egingo dira, bata ekainean eta bestea uztailean. Horrez gain, ostiraletan hartzen diren ardoekin batera pintxoa doan eskainiko dute.
Lehenengo zozketaren saria, Tubal Jatetxeko Atxen Jiménez sukaldariak prestatuko duen dastatze-afarirako bi txartel izango dira, beste bi pertsonentzat. Afari hori Lobiano Elkarte Gastronomikoak urtero antolatzen dituen jardunaldien barne egongo da eta Erretena elkartean egingo, ekainaren 16an. Zozketa ekainaren 11n egingo da. Bigarren saria Mendiola Jatetxean 4 pertsonentzako dastatze-afaria izango da, horren data zehazteke dagoelarik. Zozketa aldiz, uztailaren 20an egingo da, saria nori egokitzen zaion jakiteko. Kartila bakoitzean partaideak bere izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia adierazi beharko du.
Kanpainaren barne eskainiko diren ardo barietateak ondorengoak dira:
Nazioarteoak
Argentina, Kalifornia (EEBB), Australia, Txile, Sudafrika, Portugal, Bordeaux (Frantzia), Toskana (Italia), Sicilia eta Irouleguy (Ipar Euskal Herria).
Nazionalak
Toro, Cigales, Costers del Segre, Tierra del Valle de Cinca, Navarra, Castilla y León, Campo de Borja, Bierzo, Priorat, Penedés eta Somontano.
Kanpaina antolatu eta ardoak eskainiko dituzten taberna eta estblezimenduen zerrendan ondorengoak daude: Titanic, Yomy, D&Q, Secretos, Zabal, Torrekua, Ertz, Beer Station, Kiska, Encuentro eta Irulitxa.
Lotutako albisteak

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu

Ohiko saioa izango eta 19:00etan hasiko da, gai-zerrendan dauden hamalau puntu jorratzeko