Zelako liburu, halako asteburu!

14.05.10
Euskara

Asteburu bikaina dugu Euskal liburu eta disko azokaren baitan. XVIII. edizioa betetzen den honetan etengabeko jarduerak izango dira literaturaren inguruan.

Gaur bertan, plazan Iñaki Carretero ipuin kontalariak bi urtetik gorako umeentzako Atximurka izeneko ekitaldia izango dugu 18:30ean plazan, ipuinak kontatu eta herriko haur kantak ekarriko dizkigu, familia guztia parte hartzeko ederra saioa!

22:15ean Lobiano kulturgunean OFF-ON liburuaren aurkezpen musikatuaz gozatu ahalko dugu Yolanda Arrieta eta Juantxo Zeberioren eskutik. Testu laburrak, akzio sinbolikoak, musika biltzailea. Ikuspegi ironikoz eta jokorako intentzioz aurkezten zaizkizu, erabat bukatu gabeko testu edota bizitza-puzka irekiak.Doako saioa.

Larunbatean ere goiz eta arratsaldez izango dugu azoka zabalik. Eguerdiko 12:30ean Keima aisialdi taldearen eskutik umeentzako tailerrak burutuko dira eta arratsaldean ‘Argotu’ antzerki konpainiaren eskutik "de bote en bote" umeentzako antzerkia 18:0etan plazan. Ekitaldi honetan, malabareak, akrobaziak, antzerki eta musika zuzenean nahasten dira. Ikuskizunean aurkezleak bereak eta bi egiten ditu mundu osotik etorritako artistak taularatzeko, bi artista hauek erabiliz pertsonai ezberdinak sortzeko. Modu honetan ikuslegoak musikariak ikusiko ditu tango bat jotzen ikuskizuna hasteko, hauek malabarista holandarrak bihurtuko dira, baita txinatar akrobata, nork itzelezko akrobaziak egin ondoren magia egitea nahi izango du bere laguntzaile bereziarekin, arabiar su jaleak eta suge dantzatzaileak eta amaitzeko errusiar hirukote akrobata, nortzuk txunditu egingo dute bere dorre harrigarriekin.

Igandean, azoka honetako azken hitzordua izango dugu, arratsaldeko 7 eta erdietan punta-puntako bertsolariak arituko dira plazan: Julio Soto, Sustrai Colina eta Amaia Agirre. Maite Berriozabalek jardungo du gai-jartzaile.

  • Argazkian ostiraleko ipuin kontalariaren ekitaldia iragartzeko euskara sailak kaleratu duen kartela
  • Argazkian lostiraleko olerki musikatuaren emanaldia iragartzeko euskara sailak kaleratu duen kartela
  • Argazkian larunbateko antzerki emanaldia iragartzeko euskara sailak kaleratu duen kartela
  • Argazkian igandeko Bertso jaialdia iragartzeko euskara sailak kaleratu duen kartela
  • Argazkian ikasle talde bat azokako etxolak zabaldu zuten lehen egunean nobedadeak ikusten
  • Argazkian Su ta Gar taldeko Aitor Gosorabel kidea ikasleen eskaerak atenditu eta sinatzen Lobianon emandako hitzaldiaren ondoren

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko