EMAKUNDEk 2010erako prestakuntza ikastaroak jarri ditu abian Gizonduz ekimenaren barruan
Iaz prestakuntza programaren lehen edizioak izan zuen harrera ona ikusita (670 gizonek eta 285 emakumek parte hartu zuten), Emakundek 2010erako bigarren edizio bat abiarazi du. Prestakuntza programa hainbat ikastarok osatzen dute, horietarik zenbait aurrez aurre egitekoak dira eta beste zenbait internet bidez egitekoak. Har ezazu parte Gizonduz ekimenaren barruan egingo diren doako prestakuntza ikastaroetan.
Sentsilizazio eta prestakuntza programa
Gizonduz sentsibilizazio eta prestakuntza programak ikastaroak eskaintzen ditu; doakoak eta malguak dira, aurrez aurre zein internet bidez egin daitezke, eta mota guztietako gaiak jorratzen dituzte. Bi ikastaro mota daude: programatutakoak, batetik, eta programatu gabeak edo neurrira egindakoak, bestetik.
Programatutako ikastaroren bat egin nahi izango balu inork, eta, tokiarengatik edo datarengatik, ezin izango balu, Emakunderi jakinaraztea eskertuko genuke, eskaera hori asetzeko balizko bideak bilatze aldera.
Ikastaro programatu gabeak egiteko, eta oro har, sentsibilizazio eta prestakuntza programarekin lotutako edozein alderdiri buruz informazio gehiago eskatzeko, hona jo behar duzue:
- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea
- Manuel Iradier 36; 01005 Gasteiz
- Telefonoa: 945 01 67 00
- Faxa: 945 01 67 01
- Posta elektronikoa: emakunde.gizonduz@ej-gv.es
Esther Lópezen pinturak ikusgai
Emakumearen Topagunean koadroak jarrita ditu Esther López pintore ermuarrak. Bildumari jarri dioen titulua “Emakumeak munduan da”. Oraingo erakusketa honetara ekarri dituen koadroen ezaugarria koloreen nahasketa txukuna da. Marrazki guztietan protagonista nagusia emakumea da, kultura ezberdinetako emakumea hain zuzen ere. Erakusketa maiatzaren 27ra bitartean mantenduko da, astelehenetik ostiralera bitartean ikus daitekeelarik. Zabalik dagoen ordutegia ondorengoa da: goizez 9:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan