‘Checkpoint rock’ dokumentala proiektatuko da

18.05.10
Gizartea

Komite Internazionalistak antolatuta gaur ‘Checkpoint rock’ tituluko dokumentala proiektatuko da gure herrian. Proiekzioa doan da eta Lobiano Kultur Gunean egingo gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Emanaldia Ermua eta Pelestinaren arteko elkartasun astearen baitan dago. Dokumentala Fermin Muguruza musikariak eta Javier Corcuera zinegileak zuzendu dute. Gidoia ere beraiek idatzi eta prestatutakoa da. Lanak Palestinan egun egiten diren musiken bidez herrialde hura ezagutzeko parada eskaintzen du.

Egitaraua bihar itxiko da Sergio Yahni kazetariaren hitzaldi batekin. Yahni israeldarra eta sionisten kontrakoa da, Jerusalemeko Informazio Alternatiboaren Zentroko zuzendaria da. Kazetari hau giltzaperatu izan zen ejertzito israeldarrean zerbitzeari uko egiteagatik. Gertaera horren esperientzia eta gatazkaren egoeraz hitz egingo du Yahnik. Hitzaldi horren bidez gatazkan dauden protagonistetako bat ezagutzeko aukera izanen dugu. Hitzordua, bihar asteazkena, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera.

Elkartasun Astearen baita ere ‘Palestina eta Irak, Kalvellido eta Azagraren begieetan'' izeneko erakusketa bisitatzeko aukera ere badugu. Kalvellido eta Azagra komikilari eta marrazki egile bi dira, beren lanak Infreñu taberna neta Eskilarapeko Ateneoan zintzilikaturik daudelarik. Erakusketa igandera bitartean mantenduko da. Hori zabalik dago arratsaldeko 4:30etatik 20:30etara bitartean.

Horrez gain, larunbatean ‘Al-Nakba'' eguna gogora ekarri zen Ermuan, egun horren 62. urteurrena ospatzen zelako. ‘Al-Nakba'' eguna deritzo maiatzaren 15ari, 1948ko maiatzaren 15ean NBEren 181 Ebazpena gauzatzeak ekarri zuen Palestina historikoa estatu judu batean (lurraren % 55 eman zitzaion) eta arabiarrentzako estatu palestinar batean (lurraren beste % 45arekin) zatitu zen eguna delako.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu