ELFko agintari eta zuzendari taldea Obra Publikoko Makineria eskola ikustera etorri da

19.05.10
Ekonomi Sustapena

‘Eraikuntzaren lan-fundazioko’ arduradun eta zuzendari taldea Ermura etorri da, udalaren obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskola bisitatzera. Bisitaren helburua ikastegiaren instalazioak, bertako ekipamendu eta azpiegiturak –makineria eta praktikak egiteko Artamendin ditugun lurrak- eta erabiltzen diren metodologiak ikusi eta ezagutzea izan dira. Taldearen buru erakundearen Zuzendari Nagusia, Enrique Corral, etorri da. Lurralde eta Erkidego ezberdinetako zuzendari eta gerenteek ikastegian ikusi ahal izan dute lurra mugitzeko makineria mantendu eta erabiltzen irakasteko erabiltzen den materiala. Taldeak arreta berezia jarri du makinak erabiltzen eta horiekin lan egiten ikasteko bertan dauden simulagailu birtualetan eta benetako makineria erabilita egiten diren trebakuntza ibilbideak eta horien metodologia.

Topaketa hau apirilean Toki Garapen Jardunaldien barne izandako harremanaren jarraipena izan da. Orduan FLC Ermuan izan zen sektoreko langileentzat ezarriko den txartel profesionala -ETP delakoa- aurkezten, “Zure segurtasunaren bidea” izeneko kanpainaren baitan. ELFak estatuan dauden makineria eskola zenbait bisitatzen eta horien lan egiteko moduan ezagutzen ari da, Espainia osoan zabalduko duen makineria eskolak muntatzeko hainbat ideia biltzeko xedez. Bisita eta kontaktu horren ondorio gisa elkarlanean aritzeko hainbat erabaki ditugu, eta horien artean aipatzekoak dira Kualifikazio Institutu Ofizialari –INCUAL izenekoari- kualifikazio profesional luzatzeko proposamena eta, bestalde, ekarpenak egitea ELFak Valentziako Unibertsitatearekin batera prestatuko dituen simulagailuak garatzeko lanean.

Jarduera horiek guztiak udal Toki Garapen alorrak bere esperientzia zabaltzeko eta elkar lanean aritzeko duen helburuaren zati dira, aurtengo Toki Garapen jardunaldien baitan aurkezturiko proiektu biren garapen eta ikerketan zentratuko dira. Aipaturiko proiektuak, bi dira hain zuzen ere, lehenengoa lan-arriskuen prebentziorako SSS proiektua –OSALANekin elkarlanean- eta makineria birgaitzeko ‘CALSA’ izeneko proiektuetan. Horiez hitz egin eta amankomunean jarri dira, etorkizuneko elkarlanaren ildo moduan.

Eraikuntzaren –lan-fundaziotik etorritakoek ondorengoak izan dira:

  • Zuzendari nagusi Enrique Corral
  • Trebakuntzako zuzendari José Antonio Viejo
  • Extremadurako gerente Pedro Pérez
  • Extremadurako ikerketa eta berrikuntza arduradun Javier Gregori
  • Galiziako gerente Fernando García
  • Aragoiko gerente, Jorge Sarnago
  • Euskadiko gerente, Susana Federío
  • Euskadiko trebakuntza arduradun, Juan Grijabo

ELFtik etorritako taldeak bisita hau egiteko aukera izana eta udal Toki Garapeneko alorraren, makineria eskolaren eta udalaren erraztasun eta arreta eskertu du.

 

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik