‘Vertigo Rock’ jaialdia larunbatean ospatuko

19.05.10
Gizartea

Rock musikako jaialdia izango da larunbatean Ermuan, ‘Vertigo rock’ izenekoa. Aurtengoa bere laugarren urtea jarraian izango da. Antolatzaileek herriko rock taldeetako gazte eta zaleek dira eta egitarautzat iazko formatua oinarri hartu dute. Karteleko talderik ospetsuena Madrilgo ‘Muro’ da, honekin batera eszenatokian ‘Eraso’ (Zarautz); ‘’ eta ‘Insohmnio’, ‘Storbais’, ‘Arale’ eta ‘Sin’’ ermuarrak izango ditugularik. Jaialdia herriko plazan egingo da, gaueko bederatzi eta erdietan hasita. Jaialdia doan da.

Nolanahi ere, antolatzaileek aurtengo arratsalderako beste bi emanaldi ere prestatu dituzte, Komentukua eta Karabixa kaleetan izango direnak, hurrenez hurren. Rockaren soinu bortitz eta gogorrak ‘Sin’ (Ermua) ‘eta ‘Arale’ taldeek jarriko dituzte. Grafittiak nola egiten diren ikusteko parada ere izango da, plazan erakustaldia egingo baita. Halaber, bertan merchandinsingeko materiala eskaintzeko saltokia eta txosna jarriko dira.Hortaz, egun osoan zehar makina bat gauza egongo da gozatzeko. Antolatzaileek udaleko gazteria sailen finantziazioa eta laguntza jaso dute. Eta baita ere herriko hogeina ostalari eta tabernarien babesa.

Antolatzaileek jaialdi hau eskualdean erreferentetzat hartu dadila nahi izaten jarraitzen dute. Beren helburu behinena gure inguruko rock musika taldeei eta batez horretan hasten diren berriei laguntzea da.

  • Hemen laugarren edizioa iragartzeko antolatzaileek argitaratu duten kartela duzu

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.