Ermuko langabetuen kopurua jaitsi egin da elkarren segidako bigarren hilabetez

20.05.10
Ekonomi Sustapena

Ermuko langabetuen kopurua jaitsi egin da apirilean, lanik gabe zeuden 52 pertsona kontratatuak izan baitira. Apirilak martxoan hasitako bideari jarraitu dio eta elkarren segidako bigarren hilabetez datua positibo hori izan da. Martxoan beste 47 pertsonek langabeziaren zerrendak utzi zituzten. Langabezian daudenei erreparatuz, esan behar, horien %53,74 emakumeak direla. 2008ko irailetik aurrera gizonezkoen langabezia tasa emakumezkoen gainetikoa izan da. Tendentzia hori aldatzen hasi delarik azken bost hilabetetan. Adinari erreparatuz, langabezi tasaren bataz besteko handiena 2008ko iraileko datuez alderatuz, 25 urtetik beherakoei eragiten die.

Ikasketen arabera, langabezian daudenen %70 bakarrik derrigorrezko ikasketak dituzte amaituta. Hortaz, ikasketa maila baxukoak dira.

Kualifikaziorik gabeko langileek eratzen dute langabezian daudenen talderik handiena, eta portzentajeetan %32,14 dira.

Lan motei dagokionez, langabezian daudenen gehienek zerbitzu sektorean jarduten dute eta horiek guztirakoaren %47,76 dira.

Ermuko langabezi tasa apirilean %14,64an kokatu da (Erroldaren 2001eko datuekin)

Langabezian dauden gehienak deskribatzen dituzten ezaugarriak ondorengoak dira: emakumeak, 25 urtetik 44ra bitartekoak, zerbitzu sektorean jarduten dutenak eta kualifikaziorik gabekoak.

Datuak adierazten dutenez, kontratazioetan igoera nabarmena gertatu da, 2010eko apirilean guztira 281 kontratu erregistratu baitira. Kopuru hori handiagoa da 2006 eta 2007ko hilabete berean izandako kontratuak baino. Apirilean erregistratutako kontratuen %37 langile emakumeenak izan dira.

Erregistraturiko kontratuetatik gehienak eraikuntza eta industria sektorerako izan dira, horiek jaso dutelarik langilerik gehienak zerbitzuetakoen kaltetan.

Oharra: Informazio hau udalaren Toki Garapen Alorrak prestatu du, Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuaren datuez baliatuz

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du