Lars von Trierren ‘Anticristo’ filma proiektatuko zine-klubak
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak maiatzeko emanaldiekin aurrera jarraituko du. Gaur “Anticristo” titulukoa proiektatuko da. Lana Danimarkako produkzioa da eta Lars von Trier zuzendariak idatzi eta zuzendu du. Filma 2009 urtekoa da eta 104 minutu irauten ditu. Filmak hainbat sari jaso izan ditu, eta horien artean aipatu behar, zine europarraren saria argazki onenagatik (3 nominazio), eta emakume aktore onenarentzat saria Cannes eko jaialdian.
Parte hartzen duten aktoreak bi dira: Willem Dafoe eta Charlotte Gainsbourg. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko hamar eta laurdenetan. Sarrera doan da.
Sinopsia
Bikote batek semea istripuz galdu du. Senarra psikologoa da eta emakumeari laguntzeko asmoz, basoan dagoen borda batera eramatea erabakitzen du, semea bizirik izan zen azken uda bertan pasa izan zutelako. Terapiak ez du funtzionatzen eta emakumea modu arraro batean hasten da portatzen eta baita natura ere.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu