ermu@: urteko 365 egunetan zabalik, 24 orduz

21.05.10
Erakundea

Ermuko udalak parte hartu du gaur EISCO 2010 konferentziaren saioetako batean. Eguna Tokiko Agenda Digitalari dedikatu zaio, eta jarundaldiko leloa ondorengoa izan da: ideia on bat errealitate bihurtu behar da! Goizean hainbat saio gauzatu dira batera, eta 10:15etatik 11:45ra bitartean gauzatu den batean, C saioan, Ermuak parte hartu eta jardunbide egoki gisa eremu honetan egin duen ibilbidea kontatu du. Saioak, antolaketa eta lan prozesuen aldaketa titulua zuen eta horren buru Boris Tonhauser izan da, CEMRko Demokrazia eta Gobernantzarako eragile politikoa, (Brusela, Belgika).

Aurkeztuko diren jardunbide egokiak ondorengoak dira:

  • ermu@:urteko 365 eguntan zabalik, 24 orduz, Ermuko Udalaren idazkari José Antonio Fernández Celadaren eskutik.
  • Zerbitzu integratuak: pertsonak erdigunean, prozesua alde batera!: Johan van der Waal, DIVOSA (Holanda).
  • IKTen onurak bereganatzen Norvegiako udalerri batean. Evy-Anni Evensen, zuzendari gerentea, Lyngdal udalerria (Norvegia).
  • Castello hiriko Mantenu Zerbitzua (SMC): Juan José Pérez Macián, Berrikuntza eta udal zerbitzuen kalitaterako zinegotzia.

José Antonio Fernández Celada udal idazkariak hasiera eman dio saioari eta horretan "ermu@: 24 orduz irekita, urteko 365 egunetan".Nazioarteko foro honetan idazkariak administrazio elektronikoa izateko Ermuko Udalak eginiko ibilbidea eta esperientziaren berri eman du. Erakundearen barnean kultura aldatzea ezinbestekoa dela eta helburua herritarren zerbitzuko entitatea izatea dela azpimarratu du. Horiek guztiak lortze aldera, herriko eraikin eta azpiegitura hobetu direla (zuntz optikoaz lotuz, zuntz optiko sarea sortzea, datuak prozesatzeko zentroa prestatzea, eta abar…) eta ONA txartela zabaldu eta banatu izana aipatu dituelarik. Azkeneko ideia, herritarren ere bere aldetik ipini behar dutela adierazi du, ahalegina eta zerbitzuen xedea ez baita betetzen horiek erabiltzen ez badira.

Herriko alkate, Carlos Totorikak bihar parte hartuko du. Larunbatean Tokiko eta eskualdeko e-gobernuen estrategiak ezartzeko CEMR eskuliburuaren aurkezpena egingo da. Segidan 11:15etatik 12:15etara bitartean, oraindik egiteke dagoen bidearen inguruko mahai-ingurua egingo eta horretan Totorikak parte hartuko du. Moderatzaile lana Angelika Poth-Mögelek egingo du, CEMRren Politika zuzendariak (Brusela, Belgika).

Parte-hartzaileak ondorengoak dira:

  • Markku Markkula jauna, CoR – EBko Erregioen Batzordekoa (Brusela, Belgika).
  • Geert-Jan ten Brink jauna, CEMR (Holanda).
  • Rui Barros, ELANET-CPren Koordinatzailea, INESCen proiektu-burua Oporto (Portugal).
  • Carlos Totorika, Ermuko alkatea eta EUDELeko Batzorde Eragilearen bazkidea.
  • Hervé Le Guyader, eris@ko presidentea, AEC – Akitania Erregiokoa.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua