Errotabarrik Pontevedran jokatuko du estatuko txapelketako finaletara pasatzea edo ez

21.05.10
Kirolak

Neska kadeteen Espainiako txapelketaren finaletara sailkatzeko fasea Porriño (Pontevedran) herrian jokatuko da. Finaletara sailkatzeko fasea maiatzaren 26tik 28ra bitartean jokatuko, horiek biak barne. Gogoratu behar estatua zortzi sektoretan banatu zuela federazioak eta horietako bakoitzetik garaile bat joango dela Galiziara jokatzera. Zortzi kirol elkarteak launako beste bi taldetan banatuko eta elkarren artean nor baino nor aritu beharko datorren astean. Talde horietan bik aurrera jarraituko dute final aurrekoetara pasatuz eta besteek etxera bueltatuko dira. Finalaurrekoetara iristen direnak elkarren kontra jokatu eta bi finala pasa eta besteak hirugarren eta laugarren postua lortzeko jokatuko dute. Hortaz, ermuarrek ostiral arratsaldez buelta daitezke edo igandean sailkatuz gero. Nolanahi ere, dagoeneko marka galanta lortu dute.

Ermuarrei dagokien taldea ondorengoek osatzen dute: BM Fem. Elda Prestigio; BM La Roca eta Caja Burgos Aula. Errotabarrikoek Porriñora doaz inolako presiorik gabe, txapelketaz eta jokoaz gozatzeko asmoz eta inolako emaitzarik lortzera beharturik joan gabe. Finaletara sartuz gero, balentria handiko marka egingo eta, ahaleginean geratuta ere, egindakoa ez da makala izango herriko kirolean. Taldea asteartean abiatuko da Galiziarantz.

Partida eta neurketa guztiak Porriñoko udal kiroldegian jokatuko dira. Partida orduak eta taldean ondorengoak izango dira:

  • Maiatzak 26, asteazkena10
    • 16:30etan: BM. Fem. ELDA PRESTIGIO vs BM. LA ROCA
    • 18:30etan: ERMUKO ERROTABARRI vs CAJA BURGOS AULA
  • Maiatzak 27, osteguna
    • 10:00etan: ERMUKO ERROTABARRI vs BM. LA ROCA
    • 12:00etan: CAJA BURGOS AULA vs BM. FEM. ELDA PRESTIGIO
  • Maiatzak 28, ostirala
    • 10:00etan: BM. FEM. ELDA PRESTIGIO vs ERMUKO ERROTABARRI
    • 12:00etan: BM. LA ROCA vs CAJA BURGOS AULA

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira