2010. urteko EISO Kongresuaren ondorioak
Informazio Gizartearen nazioarteko Konferentzia - EISCO 2010- bukatu eta gero, horren azterketa egiteko unea da. Hiru egunez Bilbon izan diren Europar Batasuneko politikari eta teknikariek aukera izan dute hiri eta herri zenbaitetan arrakastatsu izan diren hainbat esperientziaren berri izateko eta administrazio elektronikoaz, elkarreraringarritasunaz, eta, oro har, administrazioan Informazio eta Komunikazio teknologiaz egiten dugun erabileraz eztabaidatu eta iritziak trukatzeaz.
Larunbateko amaiera egunean, Konferentzian esan eta hitz egindako gauzarik garrantzitsuenen ondorioak azpimarratu nahi izan dira. Jardunaldian zehar kongresuan sorturiko ezagutzan oinarrituta praktika onen eskuliburua prestatu da eta etorkizun hurbil eta epe luzeko erronkak markatu dira.
Larunbat goizean eginiko mahai-inguruan administrazio elektronikora iristeko egiteke geratzen diren aspektuen inguruan hitz egin zen, bere titulua oraindik egiteke dagoen bidea izanik. Moderatzaile lana Angelika Poth-Mögelek egin zuen, CEMRren Politika zuzendariak (Brusela, Belgika).Parte-hartu zuten: Markku Markkula jauna, CoR – EBko Erregioen Batzordekoa (Brusela, Belgika); Geert-Jan ten Brink jauna, CEMR (Holanda); Rui Barros, ELANET-CPren Koordinatzailea, INESCen proiektu-burua Oporto (Portugal); Carlos Totorika, Ermuko alkatea eta EUDELeko Batzorde Eragilearen bazkidea; Charles Watt, eris@ko gerentea, Belgika.
Carlos Totorikak mahian esan zuenez, politikan ez da erraza izaten zenbaitetan epe ertain edo luzera pentsatzea eta erraz asko pentsa daiteke udalerriaren egunerokotasuna gauzarik garrantzitsuena dela. Agintariak esan zuenez, joera hori ez da komenigarriena, edozelako erakundearentzat gauzarik onena pentsatzeko denbora hartzea eta lehiakortasunez aritzeko gizartea eratzen jakitea. Halaber, sozial eta ekonomikoki jasangarria izatea eta langile publikoek lan egiten dibertitzea, iritziak emateko konfiantza eta bezero nahiz herritarren gogobetetzean eragingo duten aspektuetan lan egiteko aukera izatea gehituz. Alkatearen esanetan, proiektuak gauzatzeko dirua ez da gauzarik garrantzitsuena, pertsona eta berrikuntzan inbertitu beharra dago.
Hurrengo EISCO kongresua 2012an gauzatuko da, Guimarães herrian. Aurtengoa amaitu berri dugun arren, hurrengoari buruzko informazioa jada ikusgai dago webgune ofizialean. Hori ikusteko sakatu informazio gehiagoko atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da



