Txapak egiten ikasteko tailerra egingo, Emakumearen Topagunean
Aukera Berdintasunerako Alorrak txapak egiten ikasteko tailerra antolatu du, Jabekuntza Eskolaren barne dagoena eta Emakumearen Topagunean egingo dena. Jarduerari jarritako titulua “Berdintasunaren alde" ko txapen tailerra da. Izena eman eta parte hartzen dutenek horietan erabilitako leloen bidez emakumeen aldarrikapenak izan direnetatik ibilbidea egin ahal izango dute, lortutako nahiz lortzeke daudenetan erreparatuz.
Parte hartzaileak beren txapak egiten ikasiko dute, nahi dituzten irudi, lelo eta mezuak erabiliz. Antolatzaileek dei egiten diete gazte nahiz hain gazte ez diren guztiei, parte hartzera animatu daitezen. Jarduerak lau ordu iraungo ditu, goizeko 10etatik ordu 2etara bitartean. Izena eman edo argibide gehiago nahi dutenek 943 17 10 30 telfono zenbakira deitu, casadelamujer@udalermua.net e-postara idatzi eta Izelaieta 12ko egoitzatik pasa dezakete.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko