Bideo zerbitzuak emango dituen enpresari babesa eman dio Ermuak

26.05.10
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalbatzak udalerrian enpresa berri bat sortzeko proiektuari babesa eman dio gaur goizean eginiko Osoko Bilkuran. Erakundeak enpresa proiektu berria I+E (Berrikuntza eta enplegua) legez kalifikatu du. I+E programa hori Estatuaren Enplegu Publikoko Zerbitzuaren (SPEEren) ekimena da, eta horri indarrez, kalifikazio hori lortzen dutenek pertsonak kontratatzeko, interesak finantzatzeko eta, abarrerako laguntzak jaso ditzakete, bueltatu beharrik izan gabe. SPEEk enpresa bat I+E legez kalifika dezan, aldez aurretik toki-entitate batek hori bera egin eta laguntza plana ematea eskatzen du.

Eta hori da hain zuzen ere gure Udalbatzak gaurkoan egin duena, Urbina-solutions.net delako proposamenarekin. Horren sustatzaileak online plataformetan oinarriturik bideo ikuskapeneko zerbitzuak eskainiko ditu, ohiko bideozko zaintza lanak eta bideo inteligentekoak, pertsonak eta gauzak errekonozitzeko.

Urbina-solutions.net egun oso hedatuak diren teknologia berrietan oinarrituko da, esaterako, streaming-ean eta interneteko protokoloetan (IPetan). Horiek punta-puntako teknologia berrienekin uztartuko dituelarik, esaterako ikusmen artifizialaz, patroi eta karaktereak errekonozitzeko, bezero izan daitezkeen pertsona eta enpresa ugariei zerbitzu ezberdin bat emateko asmoz: familiabakarreko etxeen jabeei, etxebizitza, aparkaleku, auzokideen komunitate, azoka, ikastetxe, haurtzaindegi, egoitza eta bestelakoentzat.

Enpresa proiektu hori I+E legez SPEEk baita ere kalifika dezan, Ermuko Udalak proiektuaren sustatzaileari 6.650 eurotako diru-laguntzak ematea erabaki du, horretarako dugun ordenantza ezarritakoaren indarrez:

  • %100 hobaria irekitzeagatiko lizentzian: 489,64 €
  • %75 hobaria - Izarran bulegoa lehen urtean erabiltzeagatik: 3.696,3 €
  • %50 hobaria - Izarran bulegoa bigarren urtean erabiltzeagatik: 2.464,2 €

Horiek guztiak horrela izanik, una garrantzitsua hasten da enpresa garatzeko, non sustatzaileak bere ezagutza eta ahalmen guztiak abian jarri beharko dituen, ideia gauzatu, bideragarri egin eta merkatuan errotzeko. Zeregin horretan Ermuko Udalaren laguntza eta babesa izango du, bertako Toki Garapeneko Alorraren bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren