Errotabarrik final aurrekoetara sartzeko aukera guztiak eskuan ditu

27.05.10
Kirolak

Espainiako eskubaloi txapelketaren finaletan sailkatzeko neska kadeteen bigarren taldean Porriño (Pontevedran) herrian lehian dabiltzan ekipoek puri-purian daude. Ermuko Errotabarri atzokoan eman zion hasiera lehiaketari eta jada bi partida jokatu ditu. Partida horien balorazioa gazi-gozoa da. Atzo arratsaldean, Caja Burgos Aularen kontrako partida galdu egin zuen. Azken markagailua, 24-31 izan zen, ermuarrek 7 gol azpitik geratuz. Gaur goizean, Errotabarriko neskek bigarren taldeari aurre egin diote eta hori menpean hartu dute. BM La Roca talde kataluniarrak 31 gol sartu ditu eta Ermuarrek zortzi gehiago, hau da 39. Horiek horrela, taldea finalaurrekoetara pasatzeko aukera guztiak ditu bere eskuan, inori begira izan gabe. Biharko partida, hirugarren eta azkena, irabaziz gero, aurrera jarraituko dute. Asteburuan ere, jokatzen jarraituko dutelarik.

Nolanahi ere, dagoeneko marka galanta lortu dute. Sailkapen fase hau gainditu eta aurrera jarraituz gero, balentria handiko marka lortuko eta, ahaleginean geratuta ere, egindakoa ez da makala izango herriko kirolean gertaera historikoa lortuko baitute. Bihar goizean, berriz ere guztia ematera aterako dira Porriñoko udal kiroldegiko eskubaloi-zelaira. Hortaz, bihar goizeko hamarretan aurrez aurre eta nor baino nor arituko dira Ermuko Errotabarrik eta BM Fem. Elda Prestigio. Ea ermuarrek mendean hartzeko gauza diren. Neskak, eutsi goiari eta zorte on!

Informazio gehiagoren atalari, Eskubaloi Federazioaren (RFEBM delakoaren) webguneari lotura egin diogu, bigarren taldean jokatzen ari diren guztien datuak ikusi ahal izateko. Lerro hauek argitaratzean, goizeko partiden emaitzak ez dira ageri.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira