‘La cinta blanca’ filmak zine-klubearen maiatzeko programazioari amaiera emango

27.05.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak maiatzeko emanaldie amaiera emango die. Gaur “La cinta blanca” titulukoa proiektatuko da. Lana koprodukzioa, ekoizle alemaniar, austriar eta frantsesen artean egindakoa. Michael Haneke zuzendariak idatzi eta zuzendu du. Filma 2009 urtekoa da eta 145 minutu irauten ditu. Filmak hainbat sari jaso izan ditu, eta horien artean aipatu behar, zine europarraren saria filma, zuzendari eta gidoi onenagatik (4 nominazio), Urrezko Palmondoa Cannes-eko jaialdian eta baita Urrezko Globoa, ingelesa ez eta beste hizkuntza bat erabiltzen duen filmarentzat.

Parte hartzen duten aktoreak bi dira: Susanne Lothar, Ulrich Tukur, Burghart Klaussner, Josef Bierbichler, Marisa Grawaldt, Steffi Kühnert, Michel Schenk, Janina Fautz, Michael Kranz, Jadea Mercedes Diaz eta Theo Trebs. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko hamar eta laurdenetan. Sarrera doan da.

Sinopsia

Erraz esplika ezinezko gertakizunak Alemaniako iparraldean dagoen herri txiki protestante baten bizitza asaldatu egiten dute 1913. urtean, Lehen Mundu Gerra hasi baino zertxobait lehenago. Kable baten eraginez herriko medikua lurrera jausten da modu oso zakarrean, aletegi bat erre egingo da eta biztanle bat torturaturik agertuko da. Nor izango ote gauza guztien erantzulea? Ikastetxeko abesbatzan edo elizakoan kantatzen dute gazte eta umeek, horien zuzendari den maisua, horien familiak, herriko baroia, administratzailea, medikua bera, emagina eta nekazariek faxismoaren jatorriei buruzko hausnarketa egingo Lehen Mundu Gerraren hasi aurretik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu