Julen Sololuze ermuarra Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finalean izango
Asteburu honetan jokatuko da Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finala. Hitzordua arratsaldeko seitarako egina dago, Berrizko pilotatokian. Txapelketaren finalean sei gazte arituko dira bertsotan, eskualdeko txapela jantzi nahian. Horien artean, Ermuko Julen Sololuze eta Mallabiko Beñat Ugartetxea han izango dira, Eñaut Uruburu, Eneko Abasolo, Gorka Lazkano eta Miren Amurizarekin batera. Julenek finalerako txartela Mallabian lortu zuen, apirilaren 23an, eginiko sailkatze fasean. Egun hartan, hirugarren postua eskuratu baitzuen. Larunbatean irabazten duen bertsolariak, Bizkaiko txapelketara pasako da zuzen-zuzenean. Gainekoek beste eskualdetako emaitzekin gertatzen denaren zain beharko dutelarik egon. Larunbateko finalean, Julen ez da ermuar bakarra izango, Asier Ibaibarriaga ere bertan izango baita, baina epaile lanetan.
Guztiak, gonbidatuta zaudete!
Argibide gehiagorako ikus Bizkaiko txapelketako web-gunea, informazio gehiago atalaren bitartez lotura egin baitiogu.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
