Errotabarrik finalaurrekoetara sartu eta bere eskuetan ditu txapelketako aukerak

28.05.10
Gizartea

Ermuko Errotabarri taldeko neska kadeteak 29na berdindu dute gaur eguerdian BM Fem. Elda Prestigio taldearen kontrako partidan. Emaitza horrekin eta azken partidakoari erreparatu beharrik gabe, taldeko bigarren postua mantendu dute eta finalaurrekoetarako txartela lortu. Ermuarrak oso kementsu agertu dira eta pasatzea lortu artean borrokari eutsi izan diote. Partida gogorra izan da, asko sufritzen den horietakoa. Izan ere, markagailuan atzetik joan dira ia denbora guztian. Atsedenaldian ermuarrek lau tanto azpitik izan dira. Nolanahi ere, aldageletara joatea ondo etorri zaie arnas hartu eta indarberriturik bueltatzeko kantxara. Hirugarren laurdenetan tartea gutxitu eta indarrak parekatu egin dira. Laugarrenean aldiz, ermuarrek aurre hartzea ere lortu dute markagailuan tanto baten aldea eta guzti izateraino. Partidaren azken minutuan aurretik ziren tantu bat gehiagorekin, baina Valentziarrek sartu eta 29na jarri dira. Nolanahi ere, baloiaren posesioa izan dutenez, atakatzeko azken jokaldia egiteko parada izan dute eta jaurtitzeko baita ere. Azkenean baloia ez da sarera joan eta txirrinak, lehia amaitu izana abisatu du. Emozio handiko uneak izan dira, bertan dauden guztientzat.

Laburbilduz, kirol bizitasun eta emozio handiko unea izan da. Ondorio gisa, Ermuko Errotabarri jada finalaurrekoetan dago, bihar arratsaldeko 5etan berriz ere jokatu beharko duelarik, momentuz ezagutzen ez den taldearen aurka. Lerro hauek idatzi ditugunean, Federazioak ezagutzera eman gabe izan ditu biharko partidetan nor arituko noren kontra. Dena den, Errotabarrik jada, gutxienez estatuko laugarren ekiporik onena izatea lortu du, bere kategorian. Biharkoan, bere maila erakutsi eta punteria izaten badu, podiumean leku hartzera iritsi daiteke, sariaren jabe eginez. Podiumnean egotea lortzen ez badu ere, egin eta lortu duena ez dago edozein ekiporen eskura, meritu handi baitauka eta ez da gutxi.

Gaur gauean Ermutik Pontevedrara doan 55 plazako autobusa abiatuko da, zeina udalak ordainduko duen

Ermuko Errotabarri elkarteko jokalari, entrenatzaile eta lauzpabost aita-ama Pontevedran daude astearte arratsaldetik. Horien artean, entitateko presidente Olatz Bouzo dago, guztiak lan eta familiako kontuak lotu ondoren joan direlarik. Horiekin bat egingo dute goizaldean asteburua iritsi artean joan ezin izan diren beste pertsona asko. Izan ere, gaur gaueko hamarretan 55 plazako autobusa abiatuko da Paco taberna zenaren geltokitik. Autobus horren kostuan gure udalak gain hartuko du. Gurazo, familiakide eta zaleek Errotabarrikoei gu guztion babesa eta animoak eramatera doaz, jokatzeke geratzen zaizkien partidetan. Erronka ez da txikia, bina bai posiblea. Animo eta aurrera neskak!

Lotutako albisteak

Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu
Imagen
27.05.25
Udalbatza hileko Osoko bilkurara bilduko da gaur arratsean

Ohiko saioa izango eta 19:00etan hasiko da, gai-zerrendan dauden hamalau puntu jorratzeko