Enpresa kudeaketako ikastaro berria hasiko du Toki Garapen sailak

28.05.10
Ekonomi Sustapena

Ekintzaileen kultura sustatzea eta enpresa-sustatzaileei beren negozio ideia garatzen laguntzea udal udal Toki Garapen Alorraren egitekoetakoa da. Horretan laguntzeko dugun tresna trebakuntza da eta horren harira, udal sailak gure herrian egiten den Enpresa Kudeaketarako laugarren ikastaroa hasiko du astelehenean. Ikastaro horrek 51 ordu izango ditu eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutakoa da, Lanbideren bidez. Edizio berri horretan, parte hartuko duten pertsona gehienak Debabarrenekoak dira.

Enpresa berriak sortu nahi dituztenentzako trebakuntza ikastaro hauek barne hartzen dute, taldeko prestakuntza ekintzak nahiz banakako aholkularitzak. Ikastaroak 45 eskola ordu iraungo du. Ikastaro horietan parte hartzea derrigorrezkoa da, negozio berria irekitzeagatik Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza gisa ematen dituen 6000 euro jaso nahi bada behintzat.

Enpresa kudeaketarako ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaroak 51 eskola ordu iraungo du, maiatzaren 31an hasiko eta ekainaren 11n bukatuko da. Ekainaren 3an, MIKeko ikertzaile bi zuzenduko dute saioa eya horretan negozioen prototipo azkarra (RBP) delakoari dedikatuko diote. Jarduera hau Europako Inntegra proiektuko ekintza egitarauaren barne dago, zeina Interreg III-B Sudoe k finantzatzen duen. Ekainaren 7an, Enpresa Ekimen Zentroan, Izarran, Innoforo aretoan, elkarlan enpresako Norberto Alóniga teknikariak ordu beteko zaio zuzenduko du. Saio horretan, “kooperatibei buruz hitz egingo digu eta, batez ere, enpresa berriaren gizarte kooperatiboaz”. Honekin batera, ASLE Sozietate Laborala Elkartearen Alor Juridikoko kide den Olatz Jauregizar teknikaria egongo da.

Argibide gehiagorako interesa duten pertsonek Tokiko Garapen sailera jo beharko dute. Saila Torreta eraikinean kokatuta dago, bere telefonoa 943 17 91 51 eta bertako posta elektronikoa dl@udalermua.net dira.

Alorrak honelako jarduerak gauzatzen dituen bigarren urtea da.

  • Sormena lantzeko tailerrean parte hartu zuen Eskolabarriko ikasle taldea

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik