Ermua Hiria literatur lehiaketako XVI. edizioaren saridunak erabakita
Ermua Hiria XVI. Literatura saria aurtengoan Gaztela-Mantxara joan da, Valdepeñas herrira. Epaimahaiak José Agustín Blanco Redondo saritu du, “El valor de la amistad” lanagatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean. Akzesita hutsik geratu da, epaimahaiak aukeratutako lanak beste sari bat lortu izan duelakobigarren literatur lehiaketan.
Euskarazko narratiba Iñaki Goitia Lukas oñatiarrari eman zaio, “Saia” idazlanagatik. Akzesita berriz, Jon Joseba Aizpurua Antia gipuzkoarrari (Zumaia) eman zaio, “Eremu laiotzetan” lanagatik. Narratiba ataleko saridun bakoitzak 400 euro eskudirutan jasoko du.
Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko lehen saria a Boris Rozas Bayón Valladolidarrari egokitu zaio, “Ragtime” olerkiagatik. Euskarazko irabazlea, Antonio Casado Da Rocha Hernaniarra izan da, “Harritxoak ahoan” konposizioarekin. Poesia generoan eta gaztelania atalean akzesita eskuratu du, Madrileko Alfredo de Andrés Ramosek “Tres poemas y un anuncio” izeneko lanari esker.
Euskarazko olerkietan akzesita Arantza Otegi Ariztondo tolosarrari egokitu zaio, “Fado da menina triste” titulukoarekin. Poesiako irabazle bakoitzak besteak bezalaxe 400 euro eskuratuko ditu. Akzesitarekin saritutakoek, aldiz, idazketa sortzailearen inguruko oroigarria hartuko dute.
Saritutako lan guztiak web gune honetan ikus eta irakur daitezke, udal liburutegiaren mikrositean
Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, esan behar, lehiaketara aurkeztutako lan kopurua izugarri hasi dela. Gaztelaniazko idazlanak 352 (73 emakume eta 153 gizon) izan dira eta, olerkiak, berriz, 185 (53 emakume eta 84 gizon). Euskarazko narratiba modalitatean 10 lan -3 emakume 2 gizon- aurkeztu izan dira, eta poesigintzan zortzi -2 gizon eta 5 emakume-. Aipatzekoa da parte hartzaile kopurua hainbeste hazi izana, iazko 121etik 555era igo baita. Horrez gain, esan behar parte hartzaileen %94ak e-posta bidez bidali dituela lanak eta gainerako %6 posta arruntaz baliatu izana.
Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute: Jaione Ibarra irakaslea (Uni Eibar-Ermua zentrokoa), Juan Carlos Colina, (antzerki taldeetako zuzendaria) Ruth Diez eta Cándido Pascualudal liburutegiko bazkideak, eta Angela Rabadán, Jose Miguel Fernández, Isabel González eta Sara Gago, udal liburutegiko lankideak.
Euskarazko epaimahaikide izan dira Rosa Mª Jausi, DBHko irakaslea, udal euskara zerbitzuko teknikari Fernando Aranberri lankidea, eta udal liburuzain eta arduradun Sara Gago.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Egun horretan liburutegiko zerbitzuak erabiltzen dituztenen artean liburuak zozketatuko ditu

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko