Zorionak Errotabarri!

31.05.10
Kirolak

Esperientzia ahaztezin eta aberasgarria. Hitz horiekin baloratu izan du Errotabarri Eskubaloi taldeak aste bukaera honetan Porriñon (Pontevedran) jokatu izan den kluben arteko estatuko neska kadeteen txapelketa. Ermuarrak laugarren postuan sailkatu izan dira, atzo goizean BM Porriño taldearen aurka jokatu eta 31-36 markagailuaz galdu eta gero. Errotabarrikoek bost tantogatik galdu zuten txapelketa etxean hartzen zuen taldearen kontra. Partida gogorra izan zen, lehiakortasun handikoa eta garaipena talde batena zein bestearena izan zitekeelarik. Baina, kirolean eraginkortasun eta joko mailaz gain, beste faktore askok ere parte hartzen dute: zelaia, eskarmentua, amarrukeria eta, zere esanik ez, arbitroaren lana. Horiek guztiak uztartu eta gorabehera gauza ziurra da. Nolanahi ere, horren inguruan ez dago zer esan ez egiterik. Kirolaren zati da eta kitto!

Errotabarriko kadeteek maila oso goian jarri dute, eta lortutako marka aintzat hartzekoa da, horrelakorik ez baitago talde guztien esku. Hortaz, jaso bezate jokalari, entrenatzaile eta taldekoek gure zorionik beroena. Bizitakoaz ikasi eta datorren urtean, gehiago eta hobeto. Errotabarri taldea txapelketan mantendu da, azken egunera arte. Asteazkenetik ostiralera bitartean finalaurrekoetara sartzeko lehian aritu zen, bigarren taldetik pasatu diren bi taldeetatik bat izanik. Helburu hori lortu eta gero, finalerako txartela eskuratu nahi zuen, baina larunbat arratsaldean 42-38 galdu zuen BM Castellonen aurrean. Horien izan direlarik, txapeldunordeak. Atzokoan, geratzen zitzaien guztia eman zuten, lehen hiruen arten sailkatzeko. Ez zuten lortu, mendean hartu baitzituzten etxekook, BM Porrikokoek, bost tanto gehiago sartu; azkeneko markagailua 31-36 izanik. Gutxienekoa, lortutakoa marka handia baita. Errotabarrikoek –jokalari, entrenatzaile eta familia-kideek- finalaren ondoko sari-banaketa ekitaldiaren ondoren autobus hartu eta etxera bueltatu ziren. Kantsatuta etorri dira, baina oso pozik bizi izandakoarekin.

  • Federazioaren web-gunetik hartutako taula honetan txapelketarko finalaurreko eta finalen emaitzak ikus ditzakegu
    •  

    Lotutako albisteak

    Imagen
    Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
    10.02.26
    Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

    Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
    Imagen
    03.02.26
    ‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

    Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
    Imagen
    05.12.25
    Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

    Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira