EJak Ermuan eman dizkie Lanbideko profesionalei Errenta Aktiboa izeneko plan piloturako trebakuntza saioak

31.05.10
Gizartea

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailak Ermua aukeratu du Lanbideko profesionalei zenbait trebakuntza saio emateko gune bezala. Trebakuntza sioetan diru-sarrerak bermatzeko Euskal sistema eta barneratzeko hitzarmenei buruz hitz egin dute Lanbideko bulegoan dituzten Autonomi Erkidegoko zortzi udalerrietan ekainaren 7tik aurrera abian jarriko den Plan Piloturako prestatzeko xedez. Lobiano Kulturgunean egindako trebakuntza saioetan Lanbideko 60 profesional izan dira, tarteko bulego eta ebaluazio buruek. Ostegunean Enplegu, Trebakuntza eta Gizarteratze kontsilariorde, Javier Ruiz eta Gizarteratze zuzendari Pedro Sanchez ermuarra saioan izan ziren.

‘Errenta aktibo’ izena duen plan pilotu horren xedea sistemaren eskubide prestazio diren guztiak – Oinarrizko Errenta eta Etxebizitzaren Prestazio osagarria- udalen gizarte zerbitzuetako bulegoetatik Lanbideko bulegoetara aldatzea da. Proiektua beste zabalago baten barne txertatzen da, materiaren gaineko eskuduntzak aldatzea helburu duena, EJak enplegu politika aktiboen transferentzia jaso eta gero, Euskadi osoan banaturik izango diren Lanbideren 40 bulegotik gora arduratzeko izapide horietaz eta, Lakuako gobernuarentzat are garrantzitsuago dena, prestazioak jasotzen dituzten pertsona oro (une honetan Euskadin dauden 52.000 familia baino gehiago) enplegurako aktibatzea.

Lakuaren asmoa prestazioak jasotzen dituzten pertsona oro enplegurako aktibatzea da

Trebakuntza saioak Lobianon gauzatu dira eta udal gizarte ongizateko lankide Ainhoa Larrañagak eman ditu. Parte hartzaileek Lobiano gunea leku bikaintzat jo dute, saioak amaitu ondoren bete dituzten gogobetetasun inkestetan. Horietan adierazi dutenez, lekua abegitsua, funtzionala eta horrelakoak egiteko aproposa delarik. Trebakuntza saioetako azkenaurrekoan Enplegu, Trebakuntza eta Gizarteratze kontseilari-orde, Javier Ruiz eta Gizarteratze zuzendari Pedro Sanchez ermuarra izan ziren. Agintariek adierazi zutenez trebakuntza saio horiek Ermuan egin izanaren arrazoia herriko gizarte ongizate zerbitzuen esperientziarekin loturik dago, aipatu prestazio horien espedienteak hobeto izapidetzeko aldaketa prozesuaren barne kokatzen direlarik. Izan ere, espediente horien eskabideak Abiapuntu izeneko bulegoan aurkezten dira, gizarte ongizate zerbitzuetako administrariekin lankidetzan.

Horrela egitearen arrazoiak bi dira, batetik lan prozesua beste zabalago baten barne txertatzea eta, bestetik, orain zenbait urtetik udalak jarraitzen duen etengabeko hobekuntzarena. Horiek horrela, gizarte ongizate zerbitzuen kasuan, akzio komunitarioko proiektuan aurrera egitea ahalbidetu dielarik, Gizarte Zerbitzuen Legearen arabera hori delarik horien benetako funtzioa. Aldi berean, teknikariek lan burokratikoez ezabatzeak ahalbidetu izan du, bertako Toki Garapen Alorrarekin elkarlanean jardun ahal izatea Ermuan, diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsonek lan-merkaturatzeko lehenbailehen, hori izanik funtsean politika horien azken xedea.

Lan egiteko prozedura hori Euskadi osora zabaldu nahi da, Diru sarrerak bermatzeko errenta aldatze eta Lanbidek politika aktiboen jasotzearekin batera, lan-mundua piztu eta kolektibo horiek trebatze aldera. Pedro Sanchez lankide ohiak adierazi digunez, “Ermuko udalaren profesionalek horren inguruan duten ezagutza aprobetxatzea nahi izan dugu. Izan ere, bera azken hamabost urteetan horien artean izan da eta, lan egiteko moduaren garapenaz eta horrek dakartzan balioaz jabetuta baitago.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du