X. Immigrazio jardunaldiak: 10 urte elkar ezagutzen
Inmigrazio Jardunaldien X. edizioren egitaraua gauzatuko da egunotan Ermuan. Jardunaldion antolatzaileak herriko Garapenerako Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde (GKEak) dira, hain zuzen ere ondorengoak: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Huancavelicaren Lagunak; Ayuda en Acción; eta Saharar herriarekiko Elkartasun Plataforma, Urko-Punta taldea, Maishule eta Malokak. Halaber, ACHEk, herriko Merkatari eta Ostalarien elkartea, ikastetxeen eta Mudo-Drogoten eta Antxitxiketan aisialdi taldearen laguntza jaso dute. Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du, udal nazioarteko lankidetza departamentuaren finantzazioa baitauka. Egitarauari ostiralean eman zitzaion hasiera eta larunbatean, ekainak 6an itxiko kulturen arteko jaialdiarekin.
Egitaraua bi orriko batean argitaratu da eta horretan antolatzaileek ondokoa diote: “duela hamarkada bat Elkartasun eta Kooperaziorako Nazioarteko Kontseilua osatzen dugun kolektibook jardunaldi hauek antolatzea erabaki genuen beste herrialde batzuetatik etorritako auzokide berriekiko jarrera positiboa, abegikorra eta laguntzailea sustatzeko asmoz. Jardunaldiak eta bereziki Kultura Arteko Jaialdiak, jardunaldietako ekitaldi nagusiak, elkar ezagutzeko gune izan dira eta batez ere, hori izanik aurreiritziak gainditzeko modurik onena. Gero eta anitzagoa den errealitatearen aurrean norberaren eta guztion aberastasunerako aukera ere izan dira”. Aurrerago agiriak jarraitzen du esanez “ Azken hamar urteetan nabarmen handitu da beste herrialde batzuetatik gure artera bizitzera etorritako pertsonen kopurua. Immigrazio horrek modu garrantzitsuan lagundu du gure ekonomiak jasandako hazkundean”. Eta horren inguruan sakontzeko datua ematen du: “Zehazki 2000 eta 2006 urteen artean BPGren %38ko hazkundea etorritakoei esker lortu baitzen”.
Egitaraua:
- Ekainaren 1etik 5era:
- Erakusketa Lobianon: “Emigrazioaren iragana eta oraina”. Arratsaldeko 6etatik 8etara zabalik.
- 7etan: Bisita gidatu batez erakusketa aurkeztuko da. Amaieran luntxa egingo da.
- Ekainaren 2an, asteartea:
- Mahai-ingurua: Emigrazioaren bilakaera azken hamarkadan.
- Partejhartzaileek:
- Xabier Aierdi, Immigrazio behatokiko soziologoa.
- Ane Enzunza, udalaren immigrazio teknikaria
- Gina del Castillo, ‘Adiskidetuak’ taldeko kidea.
- Ekainak 3, osteguna
- 19:30etan eta 21:30etan: Zine-kluba Lobianon. Filma ‘Retorno a Hansala ’ Chus Gutiérrezena.
- Ekaina 5, larunbata
- Kulturen arteko jaialdia, jarduerak egun osoan zehar.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan