Emakume homosexualak historian zehar erakusketa ikusgai Emakumearen Topagunean
Emakumearen Topaguneak “Emakume homosexualak historian zehar” izeneko erakusketa jarri berri du. Erakusketa hori Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualak biltzen dituen ‘Gehitu’ elkarteak ekarri du. Erakusketa horrek hamalau panel ditu eta hilabetez mantenduko da, ekainaren 30era bitartean. Sarrera doan da eta bisitatzeko ordutegia goizez 9:30etatik ordu 1eta erdietara eta arratsaldez lauretatik zortzietara bitartekoa.
Erakusketa horretan historian esanguratsu eta emakume izan diren homosexualak aurkezten dira. Ibilbidea Safo poeta grekotik Martina Navratilova tenis jokalarira artekoa da. Horretan garai eta gizarteko eremu ezberdinetan (literatura, zinea, kirola, eta abar) eraginkortasuna izan duten emakume lesbianak berreskuratuz. Helburua horien biografiak eta sexualitatea berreskuratzea da, sarriegi ahantziak izan baitirelako.
Tribial feminista salgai jarri da
Orain gutxi elkarlanean hainbat entitatek –gure udal atarteko- kaleratu den ‘Tribial feminista’ jokoa hedatzeko xedez, Aukera Berdintasunerako sailak eta ‘Maribel’ liburu-dendak hitzarmena egin dute, bigarrenak jolas hori saldu dezan herrian. Hori horrela, Maribelek tribialeko 10 ale -6 elebidun eta 4 euskara hutsez- salduko ditu interesdun partikularrei. Ale bakoitza 25 eurotan salduko da, jolasa plazaratu duten entitate sustatzaile guztiek erabaki dutenari jarraiki.
Gogoratu behar dugu jolasa doan banatzen ari dela herriko ikastetxe, elkarte eta udal bulegoetan. Nolanahi ere, hainbat partikularrek jolasa erosteko eskaerak egin dituztenez, Aukera Berdintasunerako alorrak joko kopuru mugatua saltzea erabaki du. Ikusi denez, pertsona zenbait jokoa neskato mutiko gaztei oparitzeko oso apropostzat jo dute. Hamar ale horiekin eskaria asetzen ez baita, alorrak salmentara gehiago zuzentzea edo ez erabakiko du, geratzen direnak zenbat diren kontutan hartu eta gero.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan