Kontsumo jasangarria, hausnarketa eta eztabaida gai ikasleen artean

02.06.10
Ingurumena

Herriko LHko eta DBHko ikastetxeetan dabiltzan 1800 ikasleren ordezkariek eta udalbatza-kideek ezohiko Osoko Bilkurara bildu berri dira, Eskolako Agenda21 ekimenaren baitan. Hirurogeita hamar bat ordezkarik udalbatza-kideekin bildu ziran orain egun batzuk. Bilkura interesgarri horretan ikasleek ikasturte honetan zehar egindako hausnarketa eta harturiko konpromisoak agerian jarri zituzten jendaurrean, herriak aurrera egin, garapen hori oinarri jasangarrietan oinarriturik izan dadin.

Ezohiko Osoko Bilkurara herriko ikastetxe guztiek dituzten ingurumen batzordeetako koordinatzaileek joan dira, horien bitartez bideratzen baitituzte jasangarritasunarekin zerikusi duten gaiak. Aurtengo ikasturteko ardatza kontsumo jasangarria izan da eta horren gaineko hausnarketa egin dute, gure eguneroko ohituak aztertuz. Horren haritik, kontsumitzen ditugun produktuen kalitatea, edozelako ondasunen gehiegizko kontsumoa eta abar, hizpide izanik. Lehen Hezkuntzakoek baliabideen aurrezpenean zentratu dituzte beren ekarpena, energia, ura edo hondakinen bilketa tratatuz. DBHkoek aldiz, ermuarrok ditugun kontsumo ohiturei erreparatu diete, bertako ekoizleen produktu ekologikoak erosteko aukerarik herrian badugun edo ez arakatuz.

Estreinakoz, ikasleek aurreko edizioetan proposatutako gauzak bete diren edo ez eta zenbatetaraino analizatu dute. Ondorio gisa, agerian geratu da Udalbatza seriotasunez eta inplikazioz parte hartzen duela jarduera honetan, ikasleen proposamenak modu aktiboan entzun eta apuntatuz, hobekuntza iradokizunak aintzat hartu eta, gerora, gauzatuaz. Herriko alkate Carlos Totorikak eta alorreko zinegotzi eskudun Mari asun Ardanzak ikasleen eskaera guztiak erantzun zituzten.

Iradokizun eta ideia zaparrada: txakur gorotzak jasotzeko edukiontziak, eskolarako bidea, bizikleta-erreia, erregai biologikoen erabilera, baratz ekologikoa

Ongarai eskolako ordezkariek udalaren bandoak paper birziklatuan argitaratzea, eraikin publikoetan berogailua jaistea eta hondakinak banatzeko ontziak jartzea eskatu zuten. Horrez agin, udalaren eraikinetan argiak eta Gabonetakoak zentzunez erabiltzea eskatu zuten. Eta baita eskolarako bidearen proiektua zentro gehiagoetara hedatzea.

San Pelaiokoek, bestalde, ostiraleko merkatu txikiaren jarduera aztertu ondoren, gune horretan edukiontzi gehiago jartzeko eta merkatariei zonaldea gutxienez aurkitu bezain garbi lagatzeko jabetu beharra azpimarratu zuten. Hauen azken proposamena, herriko hainbat puntutan txakurren gorotzak jasotzeko ontzi bereziak jartzea izan zen.

Eskolabarriko ordezkariek arropa eta erabilitako pilak jasotzeko ontzi gehiago jartzea eta daudenen diseinua aldatzea edo berriak jartzea eskatu zuten. Hauen hitzetza “egun dauden ontziak altuak dira, asko pisatzen dute eta plastiko eta beira jasotzekoak oso zulo txikiak dituzte”. Eskatuz hurrengoak palankadun sistemakoak eta lurrazpikoak izateko.

Anaitasuna ikastolako DBHkoen ordezkariek bizikleta erreia egiteko eta udalaren ibilgailuetan erregai biologikoak erabiltzeko proposatu zuten. Horrez gain, ikastetxeko leiho zaharrak berri hermetiko eta kristal bikoitzekoengatik ordezkatzeko ere eskatuz, eta ikasgela bakoitzean termostatoak ipintzeko eskaria luzatuz.

Azkenik, Ongarai DBHkoek plastikozko poltsen erabilera baztertzeko informazio kanpainak egiteko, denda txikietan eta merkatu plazan erosi eta bertako ekoizleak babesteko eta herriko iturrien ur-jarioa gutxitzeko proposamena planteatu zuten.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko