UKEk enkantea deitu du igerileku txikiaren ontzia erreformatzeko, gune termiko eta ludikoa prestatzeko xedez

03.06.10
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak enkantea deitu du igerian ikasteko ontzia – haurrentzako igerilekuaren ontzia- erreformatzeko. Obra hori 210.000 eurotan esleituko du, BEZ barne. Erakundeak lehiaketa deitu du lan hori prozedura irekiz eta premiazkoaz esleitzeko. Horren asmoa lanak hilabete batean egitea da, hain zuzen ere, abuztukoan eraikina itxita dagoela aprobetxatuz. Entitateko Zuzendaritza Batzordeak erreforma egiteko erabakia maiatzaren 28ko bilkuran hartu zuen eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean enkatea deitzen duen iragarkia ekainaren 1eko, 102. alean argitaratu izan da. Enkantean parte hartzeko eskariak eta proposamena ekainaren 15era bitartean aurkez daitezke, hori barne. Proposamen eta agiriak Baldintza Pleguetan jasotzen direnari jarraiki UKEren egoitzan –Diputazio kalean z/g- aurkeztu behar dira. Lehiaketaren inguruko informazio guztia webgune korporatibo honetan eskaintzen dugu, Abiapuntu bulegoaren atalean eta horren barneko iragarki-oholean. Guk horretara lotura egin diogu, lasterbidez heltzeko eta interesdunei laguntzeko.

Erreforma horren xedea kiroldegian eta estalpean dugun eta ele (L) hizkiaren forma duen haurrentzako igerilekuaren ontzian gune termiko eta ludikoa egiteko proiektua gauzatzea da. Aipatu ontziaren neurriak luzera eta zabalera ezberdinak ditu, ele hizkiaren forma izateagatik. Proiektu honekin osatu nahi dira kiroldegiak egun dituen azpiegiturak, herritarrei zerbitzu gehiago eskaintzeko xedez. Horretarako, igerilekuan atseden eta erlaxazio zonaldea egokituko da, patologia ezberdin eta horien ondorio direnei erantzun bat emate aldera, prebentzioaren ikuspuntu orokorretik abiaturik eta errehabilitazio tratamenduez, orain gorputzaren tratamenduari dedikaturiko gainerako zerbitzuen osagarri. Gogoratu behar, orain sauna, lurrin-bainua eta eguzkia UVA izpien bitartez hartzeko aukerak baditugula. Igerileku dinamiko hiru eremu izango ditu, zonalde edo zirkuitu ezberdinak izanik, eta aurreikusitakoen artean, ur-jausia, orno zerbikaletara ura botatzen duten txorrotak eta erlaxatzeko spa gunea.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira