Tribial feminista maileguan hartzeko aukera udal liburutegian
Udal liburutegiak Tribial feminista jolas berria maileguan eramateko aukera emango digu bazkideoi. Tribialaren bertsio berri hori integratzaile, berdintasun zale,elebidun eta tokiko aspektuak uztartzen ditu eta etxera eramateko aukera izanen dugu, hobeto ezagutu ahal izateko. Ekimena hainbat udaletako aukera berdintasun sailek argitara eman dute elkarlanean, Ermukoa tartekoa izanik.
Emakumearen Topaguneko lankideen proposamenari jarraiki, udal liburutegiak jolasaren euskarazko bertsioa edo elebiduna etxera hamabost egunez eraman nahi dugun guztiok aukera izango dugu. Gogoratu behar, tribialaren ale gutxi plazaratu direla eta hori eskuratzen ez dela erraza.
Jokoaren egitura
Jokoa taula baten bidez gauzatzen da, horren barne sei eremu ezberdin daude. Horretan bi pertsonatik hasi eta hogeita hamaseira bitartean –taldeka- joka dezakete. Jokoak 200 txartel ditu eta horietako bakoitzean sei galdera daude; guztira 1.200 galdera izanik. Mahai-joko elebidunek txarteleko alde bakoitzetik galderak idatzita daramatza, batetik euskarazkoak eta bestetik gaztelaniazkoak. Tribialeko hainbat ale euskaraz soilik argitaratu izan dira.
Udal liburutegiak erabiltzaileei tradizioz ezarritako kontzeptuen gainditzen lagundu dezaketen zerbitzu ludiko eta hezitzaileak eskainiaz, berdintasunean aurrera egiteko duen konpromisoa agertu nahi du.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
