Igande goizean ateak zabalduko zaizkio kirolari

03.06.10
Kirolak

Ermuko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) kirolari ateak zabalduko dizkio eta kirolaren jarduera bera kalera aterako du hurrengo igandean. Bizkaian kirola eta bere jarduera sustatzeko eguna handia izango da, lurraldean dauden instalazioak ezagutzera emateko erabiliko dena. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiarena da eta, horretara Lurralde Historikoko bailara ezberdinetako hogeita hamabost udal atxiki dira, gurea barne. Aurtengoan ekimenak bere bostgarren urtea beteko du eta ‘Kirolari Ateak Zabalik’ lemapean burutuko da, kirol jarduera ugariren erakustaldi erraldoi.

Egun horretan hiritar guztiak batu nhai dituen kirol-jolas jardunaldi bat gauzatuko da; horrela bertan parte hartu ahal izango dute: pertsona elbarrituek, adinekoek, familiek, pertsona nagusiek, eskola-adineko gazteek, eta abar. Eta jardunak parte-hartzea onartu duten udalerrietako kale, bide, mendi, hondartza eta kirol instalazio guztietan burutuko dira. Kirola herritar guztien eskubidea izan dadin laguntzeko, kirola gizarteratzeko, hezkuntzarako eta aisia osasuntsu erabiltzeko tresna bihurtzeko Europar Batasunak egin dituen gomendioen barruan kokatzen da jarduera hau.

Erakustaldian ikusi ahal izango diren kirol jarduerak guztira zazpi izango dira. Horien artean eta, besteak beste, eskubaloia, zesta punta, xarea, atletismoko jolasak, txirrindularitzako abilezia zirkuitua, ur-jolasak edo lerro-patinekin irristaketa izango dira. Jarduerari hasiera emango zaio goizeko 11etan eta arratsaldeko ordu 1etan bukatuko. Erakustaldian Beti ondo, Orbe plaza eta bertako frontoia eta udal kiroldegia erabiliko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan