‘Retorno a Hansala ’ filma proiektatuko du zine-klubak

03.06.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak gaur ekaineko emanaldiei hasiera emango die. Gaurko egunean “Retorno a Hansala” titulukoa proiektatuko da, immigrazioari dedikaturiko X. jardunaldien baitan. Lana produkzio nazionala da eta Chus Gutiérrez zuzendariak idatzi eta zuzendu du. Filma 2008 urtekoa da eta 95 minutu irauten ditu. Filmak hainbat sari jaso izan ditu, eta horien artean aipatu behar, Valladolideko Seminci jaialdian, epaimahaiaren sari berezia jaso izana eta, Goya sarietarako hiru nominazio izana, nazioartean ere hainbat errekonozimendu izanik.

Parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, ondorengoak dira: El Hussein Aghazaff, Fátima Andah, Antonio Dechent, María del Águila, Antonio de la Torre, Cuca Escribano, José Luis García Pérez, Farah Hamed eta César Vea. Filma drama bat da. Immigrazioaren alderdirik latzena erakusten duena. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko hamar eta laurdenetan. Sarrera doan da.

Sinopsia

Hamarkada honen hasieran Rotako hondartzan Marokoko hamaika gazteen gorpuak aurkitu zituzten. Hildakoek Gibraltarreko itsasartea pateran zeharkatzeko ahaleginetan galdu zuten bizitza. Gazteen arropak arakatu ondoren guztiak Hansala herrixkakoak zirela jakin izan zen. Filmak gertaera hori berreskuratu nahi du bi pertsonaien begien bidez kontatuz. Bata Martin da hileta-zerbitzuak dituen enpresaria eta negozioa egin nahi duena. Bestea, Leila da hildako baten arreba. Biek abentura bati hasiera emango diote, hildako mutikoa furgonetan baten bere herrira eramateko asmoz. Bidaian esperientzia moral izugarria biziko dute, beren sinesmenak kolokan jartzerainokoak.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du