Horrillo, Astarloa eta Praderak XV. M. Bahamontes lasterketa zikloturista korrituko
‘Martín Bahamontes’ izeneko klasiko zikloturistaren hamabost garren edizioa igandean korrituko da. Lasterketaren antolatzaileak dira Gaztela-Mantxako Kultur Etxea,’ Txirrindulari elkartea, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordea, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioa. Lan horretan Udal Kirol Erakundearen eta gure Udalaren babesa jaso dutelarik. Karrera ekainaren 6ko igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko San Pelaio parkean egongo dira. Aurten Pedro Horrillo, Igor Astarloa eta Mikel Pradera txirrindulari profesional ohiek bertan izango dira ohorezko parte hartzeko. Karrerak amaiera emango dio Gaztela-Mantxako XXXIII. Kultur astearen programari.
Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Ibilbide nagusiak 121 kilometroko luzera izango du eta horretan bost mendi gain egongo dira, hiru 3. mailakoak, eta bigarren eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta errazagoa izango da, 106 kilometroko luzera eta 3. kategoriako bost mendi gain izango baititu eta bat bigarrena. Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxean (Tfnoa.: 943 17 6949) edo karrera hasi aurretik egin daitezke. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie, eta baita ere kontuz joatea eta eskumatik korritzea. Lasterketa betetzen duten guztiek opari bana jasoko dute.
Lotutako albisteak

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan