Xakeak goizean jardueraren azken saioa, uda pasa artean
Hileko lehen larunbata guztietan egin legez, udal liburutegiak Goizak xakean izeneko jarduera gauzatuko du. Nahi duten guztiek eta aldez aurretik izena eman beharrik gabe, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren inguruko arauak, hasiera moduak, zalantzak, estrategiak eta mahai-joko honen inguruko askoz gauza gehiago argitu eta landu ahal izango dute. Guzti horretan laguntzeko eta aholkatzeko Ermuarrak Xake Taldeko kideak izango dira.
Xake zaleei edo ikasi nahi dutenei horretan jarduteko espazio berria eskaini nahi zaie. Proposamen irekia da adin guztietakoentzat, haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezaketelarik. Batzuk jokoan aritzearekin nahiko izango dute eta beste hainbatek begiraleen aholkuak nahiago izango dituzte. Antolatzaileen eskariz, jarduera ohi baino ordu erdi beranduago hasiko da.
Xake jarduera 12:30etatik ordu 2etara bitartean egingo, haurrentzako aretoan
Biharkoa azkenengo saioa izango da uda pasa artean, oporretan etenalditxoa egingo baita. Hitzordua egina dago, urriaren 2ko larunbat goizerako. Ordura arte, ondo izan.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte