Konekta ezazu internet zure dendarekin, Bilboko Ganbararen jarduera hezigarria

07.06.10
Ekonomi Sustapena

Bilboko Merkataritza Ganberak Ermuko ordezkaritzaren bidez merkataritzan lan egiten duen langileei zuzendutako jarduera hezigarria antolatu du. Jarduera hori gure herrian gauzatuko da datozen bi egunetan –astearte eta asteazkenean-. Ikastaroak lau ordu iraungo ditu eta Izarra zentroan emango da, arratsaldeko ordu bi eta erdietatik lau eta erdietara bitartean. Ikastaroa dendetan lan egiten eta informatikako ezagutzak dituzten gerente eta langileentzat pentsatuta dago. Horren helburua parte hartzaileei internetek dituen praktikotasunen inguruan ikuspegi orokorra eskaintzea da, txikizkako denden ikuspegitik. Ikastaroan atal teknikoak eta eredu praktikoak uztartuko dira.

  • Egitarauaren edukia, ondorengoa da:
    • Posta elektronikoaren erabilera
    • Google bilatzailearen erabilera
    • Oinarrizko web orria edo bloga, erakusleiho birtual gisa
    • Komunikazio eta informaziorako beste elementuak

Argibide gehiagorako jo udal Toki Garapen alorrera. Torreta Etxea egoitza, Bizkai Etorbidearen 1ean, edo 943 17 51 91 telefonoan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik