Iñaki Arregi zinegotzi ohia hil egin da gaur

08.06.10
Gizartea

Iñaki Arregi Iartza (1953) ermuarra hil egin da gaur Markina-Xemeingo bere etxebizitzan gaixotasun larri baten ondorioz, UEMAtik jakinarazi dutenez. Iñaki Arregi Ermuko Udalbatzaren kide eta zinegotzi izan zen 1991-1995 urte tarteetako legegintzaldian. Egun eta bere sorreratik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMAko) teknikari eta koordinatzaile zen. Bere gorpua Berriatuko tanatorioan egongo da gaur 17.00etatik 20:00etara eta bihar goizez 11.00etatik 13.00ak arte. Ostegunean, 19:30ean, egingo diote azken agurra Markinako Udaletxe zaharreko aretoan.

UEMAk datorren larunbatean omenaldia egingo dio, Mallabian ospatuko duen Mankomunitatearen eguneko ekitaldien barne. Eguneko leloa ‘Ein, eingou’ da. Iñaki Arregi Mallabian bertan bizi izan zen, orain urte batzuk atzera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.