Hainbat irakurgai gomendatzen ditu udarako liburutegiak

08.06.10
Udal Liburutegia

Urteroko legez, irakurgaiak gomendatuz argitaratzen duen posterra argitaratu berri du udal liburutegiak. Zerbitzuak iazko formatu bera erabili du aurtengoan ere.Posterrak hogeita hamasei proposamen biltzen ditu, irakurleen adinaren arabera banaturik, heldu eta gazteentzat. Esan bezala, liburuak adin tarteka multzokaturik eskaintzen dira.

Banaketa ondokoa da, 0 urtetik 3ra bitartean, 4 urtetik 6ra, 7urtetik 9ra, 10 urtetik 12ra eta 13tik 14ra. Azken multzoa adinez nagusientzakoa da. Aukeraketa orekatuta dago, idazlearen generoaren arabera eta idatzitzako hizkuntzaren arabera erdi banatuz. Gidan bildutakoen artean aipatzekoak dira ondoko hauek adin tarteka : Joxan Orazabal e Iraiz Okinak idatzitako “Zirkua amets” (Pamiela), Mercer Mayerren “Un niño, un perro y una rana de” (Los cuatro azules), Txabi Arnal eta Neus Brugueraren “Huracan” (Kalandraka); Leire Bilbaoren eta Estíbalitz Jalónen “Garazi gerezi” (Alboka), Antton kazaboon “Aio, Pelaio” (Desclée), Marinella Terzi eta Fernando Elizaránen “Naranjas de la china” (Macmillan), Juan Madriden “Hegoalderantz ihesi” (Edebé) edo Ibtisam Barakat “Saboreando el cielo “(Bambú).

Posterra udal liburutegiko web gunean jarri da, herriko ikastetxe, gazteen lokal, euskaltegi eta liburudendetan banatuko da. Horrez gaina, udal liburutegiko, emakumeen oaguneko, Lobiano eta Abiapuntuko paneletan ere jarri dira. Ale horiek liburutegiaren sarreran dagoen apalean jarri dira, nahi duenak maileguan har eta eraman dezan.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat