Mundu osoko ardoak dastatzeko ibilbidea ekimenak bere lehen saria zozketatuko aste honetan

09.06.10
Gizartea

Mundu osoko ardoak dastatzeko ibilbidea ekimenak bere lehen saria zozketatuko aste honetan, ekimenaren oinarrietan jasotakoari jarraiki. Zozketa ostiralean egingo da hain zuzen ere, eta saria dakigunez, Tafallako ‘Tubal’ jatetxe ospetsuko Atxen Jimenez nafartarrak prestatuko duen dastatze-afarirako gonbidapen bikoitza da. Dastatze-afaria urteroko legez, Ermuko Gastronomia Jardunaldien baitan egingo da, zeinei astelehenean emango zaien hasiera. Ostiralean, esan bezala, bezeroek bete eta kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan utzitako kartilen artetik bat aterako da, hain zuzen ere irabazle izango dena. Saria bi pertsonek erretena elkarte gastronomikoan, ekainaren 16an egingo den dastatze-afarira doan joateko txartela.

Ermuarrek eta nahi duten bisitariek uztailaren 18ra arte jatorrizko deitura duten estatuko (11 ardo) eta nazioarteko (beste 10) ardoek edan ahal izango dugu partaide diren establezimenduetan. Kanpaina antolatu eta ardoak eskainiko dituzten taberna eta estblezimenduen zerrendan ondorengoak daude: Titanic, Yomy, D&Q, Secretos, Zabal, Torrekua, Ertz, Beer Station, Kisska, Encuentro eta Irulitxa.

Hurrengo zozketa uztailaren 20an egingo da eta horretan sartuko dira ordura artean biltzen diren kartila guztiak. Bigarren saria Mendiola Jatetxean 4 pertsonentzako dastatze-afaria izango da, horren data zehazteke dagoelarik. Zozketa esan bezala, uztailaren 20an egingo da, saria nori egokitzen zaion jakiteko.

  • Iruditan Munduaren ardoetatik zehar ibilbidea kanpainaren euskarriaren zati bat

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.