Irulitxa eta Errotabarri taldeek herriko bandera bana jaso dute
Ermuko Udalbatzak eta herriak harrera ofiziala egin diote aste hasieran herriko bi Irulitxa fanfarrea eta Errotabarri Eskubaloi Taldea elkarteetako kideei. Biek omenaldia jaso dute oraintxu bakoitzak bere alorrean emaitza arrakastatsuak lortu izan dituztelako eta gure herriaren izena lau haizeetara zabaldu dutelako, Ermua munduan barrena ezagunago eginez. Ekitaldiaren buru herriko alkate Carlos Totorika izan eta elkarte bakoitzeko ordezkariei herriko bandera bana eman zien. Bandera bakoitzean elkartearen izena bordatua dago. Udaletxeko Bilkura aretoa txiki geratu zen elkarteetako kide guztiak hartzeko. Elkarte bietako kideek udalaren ohorezko liburuan sinatu zuten eta balkoi nagusira atera ziren bertaratutako herritarrak agurtzera. Irulitxakoek eta Errotabarrikoek lunch arin bate re konpartitu zuten, agintari eta ordezkariekin batera. Ondoren, kalejira alaian atera ziren udaletxetik herriko Orbe Kardenalaren plazaraino. Plazako kioskoan bertaratutakoei hitz egin, beren babesa eskertu eta elkarrekin agurtu zuten arratsaldea.
Ekitaldian gertatutako guztia kontatu ahal izateko, www.durangon.com atariko gure lagun eta lankideek utzi dizkiguten bideoa eskaintzen dizuegu. Hitzak baino irudi animatuak askoz lagungarriagoak baitira. Ia lau minutuko laburpena da, oso erraz eta gustura ikusten dena.
Video editado y cedido por gentileza de Durangon.com
Irulitxa fanfarriak ‘Urrezko Palmondoa’ izeneko sari orokorra irabazi du, frantziako Condom herrian, Armagnac lurraldean (Okzitaniako mendebaldean) ospatu den Kaleko musika Banden Nazioarteko Jaialdian . Ermuarrak bandarik onenena eta osatuena izateagatik saritu dituzte. Talde ermuarrak parte hartu duen bere lehen urtean ‘epaimahaiak baloratzen zituen hiru ataletatik bitan puntuetara lehenengo postuan sailkatuz gero. Ermuarrek hiru ataletatik bitan lortu dituzte punturik gehienak; musika tradizionalean eta animazioan, hain zuzen ere. Jaialdi horretan garaipena lortzeak eta Ermua herriaren izena Frantzian nahiz Europan barrena ezagutzera eman izanak, aintzatespena merezi duela jo da.
Bestalde, Ermuko Errotabai Eskubaloi taldeak eta, zehazkiago, kadete taldeko neskak Espainiako txapelketako laugarren postuan amaitu dute. Kirol proba hori maiatzeko azken astean jokatu izan dute O Porriño herriko kiroldegian (Pontevedran). Taldeko kirolari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta zaletuek ere, gure herriko irudia eta izena zabaltzen jardun dutenez, egin duten lorpena aintzat hartuko eta harrera egin zaie.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera