Bizkaiko Emakumeen Jabekuntza eskolek topaketa egingo bihar Ermuan

11.06.10
Berdintasuna

Bizkaiko Emakumeen Jabekuntza eskola guztiek topaketa egingo bihar Ermuan, ikasturteari amaiera emateko urtero egiten duten legez. Ermura ehun emakume inguru bilduko dira, bertakoekin batera Basauri, Getxo,eta Ondarroatik etorritakoak izango direlarik. Guztiak amaitzear dagoen 2009-2010 ikasturtean Jabekuntza Eskoletako jarduera eta ikastaroetan ibilitakoak dira. Bilera horiek urtero eta txandaka egiten dira ikasturte amaieran, aurtengoan Ermuari dagokiolarik batzarra eta topaketaren egoitza izatea. Topaketa herriko Orbe Kardinalaren plazan egingo da, goizeko 10:30etan hasi eta arratsaldeko ordu 2etan bukatuko delarik. Ekimenari amaiera emango zaio aldez aurretik inskribatu eta parte hartuko dutenei lunch bat eskainiz. Topaketaren helburua ikasturtea modu ludikoan amaitzeaz gain, amodioaren inguruan dauden zenbait topiko hori besterik ez direla agerraraztea ondo pasatuz. Horretarako dinamika ameno eta parte hartzaileak erabiliko dituztelarik.

Antolatzaileek eguna jabekuntzaren esperientzian bizi duten herrietako beste emakumeekin biltzeko eta hori konpartitzeko aukeratzat jotzen dute, horrelakoetan aspektu ludikoak pisu garrantzitsua izaten baitu. Guztien artean goiz horretan gai bat lantzea adostu dute. Gai hori amodioa izango da, zeina ikuspuntu feminista batetik landuko duten. Amodioaren sentimendua forma ezberdinak izan eta sozialki historian zehar eraiki dugun zerbait da. Gaia lantzeko World-kafe metodolgia erailiko dute. Zergatik aukeratu duten gai hori? Amodioa bizitzeko modu ezberdina dugulako emakume edo gizon izanik. Amodioa gizarte ezberdinetan sozial eta kulturalki eraiki izanak, gizon eta emakumeek sentimendu-heziketa desberdina jasotzea dakar. Hori horrela, helburuetako bat filma, telesail, ipuin eta abestien bidez transmititzen zaigun amodio erromantikoa desmitifikatzea izango da. Kasu horietan eredu maskulinoaren ezaugarriak indarra, zorroztasuna, ausarta eta printzesen salbatzaile izatea den bitartean, emakumeena liraintasuna, sufrimendu, neke eta bakuntasunarena izanik.

Antolatzaileek jarduera gauzatzen den denborarako haurtzaindegi zerbitzua prestatu duten horrelakorik behar duten partaideentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko