Sortze-era soldadura-puntuak egiteko

15.06.10
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalako Toki Garapeneko Alorrak martxan jarri zuen 300 orduko "Soldadura Mig-Mag" kurtsoaren parte hartu dutenak prestakuntza-prozesua amaitzear daude. Kurtso hau "Ekimena I: egonkortasunarako enpleguan" ekintzan dago. Bizkaiko Foru Aldundiak prestakuntza-ekimena babesten du.

Markinako Lea Artibai Zentroko Juan Manuel Martínez irakaslearen esku ikasleek, soldadura-teknika ikasi ondoren, beren kreazioak diseinatu eta gauzatu dituzte. Burdin artista honek, Eibarren Puritito Erdi izeneko enpresa dauka eta han barneko osagarriak eta eskultura artistikoak gauzatzen ditu. Informazio gehiago aurki dezakegu bere web gunean www.puritito.com. Kurtsoan parte hartu duten ikasle bakoitzak dekorazio-objektuak gauzatu ditu, esate baterako euritako-ontziak, esekitokiak, lanparak, oherburukoak eta ispiluak. Kurtsoaren gogobetetzea bikoitza da. Alde batetik soldadura lotutako lana egin ahal izango dute prestakuntza jakina dutelako eta beste alde batetik soldadura-teknika erabili dute beren kreazioak gauzatzeko.

  • Taldearen argazkia
  • Lanpararen argazkia
  • Esekitokiaren argazkia

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik