Zine-klubak ‘El cónsul de Sodoma’ filma proiektatuko du

17.06.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak ekaineko emanaldiekin aurrera jarraituko du. Gaurko egunean “El cónsul de Sodoma” titulukoa proiektatuko da, homosexualitatearen gaia lantzen duten filmei dedikaturiko zikloaren baitan. Lana produkzio nazionala da eta Sigfrid Monleonek zuzendu du, zuzendariak beste batzuekin batera ere idatzi duelarik. Filma 2009 urtekoa da eta 1108 minutu irauten ditu. Filma Miguel Dalmauk idatzitako liburuan oinarriturik dago.

Parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, ondorengoak dira: Jordi Mollá, Bimba Bosé, Alex Brendemühl, Josep Linuesa, Vicky Peña, Alfonso Begara, Juli Mira, Marc Martínez eta Biel Durán. Filma biografia eta drama bat da, homosexualitatearen gaia jorratzen duena. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko hamar eta laurdenetan. Sarrera doan da.

Sinopsia

‘El cónsul de Sodoma’ XX. Mendean itzal handia izan zuen Jaime Gil de Biedma (1929-1990) poetaren bizitzatik eginiko ibilbidea da. Bere bizitza kontraesanaren istorioa da: batetik, goi burgesiaren kide eta multinazional garrantzitsu baten exekutiboa da, bestetik poeta eta homosexuala izanik, bere familiaren eta gizarteko korronte historikoaren kontra borrokatzen du. Sexu, amodio, literatura eta borroka politikoa bere bizitzan etengabeko osagai dira, bizitzea egokitu zitzaion eta errebeldia, biolentzia eta deskubrimendu garaian. Filmak 1960 hamarkadan Bartzelona hiria zenaren erretratua ematen du baita ere, hartan Kataluniako kulturaren eta gizarte progresistaren, -Gauche Divine deritzanaren- pertsonai ezagunak biltzen dituelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.