Langabetuen kopurua jaitsi egin da Ermuan hirugarren hilabetez eta kontratuetan errekorra izan da

18.06.10
Ekonomi Sustapena

Ermuko langabetuen kopurua jaitsi egin da berriz ere maiatzean, lanik gabe zeuden 92 pertsona kontratatuak izan baitira. Maiatzak ere martxoan hasitako eta apirilean mantendutako bideari jarraitu dio eta elkarren segidako higarren hilabetez datu positibo hori izan da. Maiatzean 92, apirilean 52 eta martxoan 47 pertsonek langabeziaren zerrendetatik atera dira. Hori horrela, portzentajeetan langabezi tasak %1,12 behera egin du. Langabezian daudenei erreparatuz, esan behar, horien %54,14 emakumeak direla. 2008ko irailetik aurrera gizonezkoen langabezia tasa emakumezkoen gainetikoa izan da.

Tendentzia hori aldatzen hasi delarik azken sei hilabetetan. Adinari erreparatuz, langabezi tasaren bataz besteko handiena 2008ko iraileko datuez alderatuz, 25 urtetik beherakoei eragiten die.

Ikasketen arabera, langabezian daudenen %71,22 bakarrik derrigorrezko ikasketak dituzte amaituta. Hortaz, ikasketa maila baxukoak dira. Kualifikaziorik gabeko langileek eratzen dute langabezian daudenen talderik handiena, eta portzentajeetan %32,27 dira.

Lan motei dagokionez, langabezian daudenen gehienek zerbitzu sektorean jarduten dute eta horiek guztirakoaren %48,74 dira.

Ermuko langabezi tasa maiatzean %13,52an kokatu da (Erroldaren 2001eko datuekin)

Langabezian dauden gehienak deskribatzen dituzten ezaugarriak ondorengoak dira: emakumeak, 25 urtetik 44ra bitartekoak, zerbitzu sektorean jarduten dutenak eta kualifikaziorik gabekoak.

Datuak adierazten dutenez, kontratazioetan igoera nabarmena gertatu da, 2010eko maiatzean guztira 370 kontratu erregistratu baitira. Kopuru hori nabarmen gora egin du, hilabete bereko aurreko urteekin alderatuz gero, datuen jarraipena 2005etik egin baitugu. Maiatzean erregistratutako kontratuen %29,19 langile emakumeenak izan dira. Emakumeen kontratazioa proportzionalki begiraturik behera etorri da. Erregistraturiko kontratuetatik gehienak zerbitzu sektorerako izan dira. Eraikuntzan ere kontratuek gora egin dutelarik. Industriari dagokionez, aldiz, iazko apirilekoekin alderatuz gero, kontratu gutxiago egin izan direla ondorioztatu dezakegu.

Datu hauek udalaren Toki Garapen Alorrak prestatu eta eman ditu, Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuaren datuez baliatuz

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat