Merkatu plazaren 25. urteurrena: gazte eta heldua

18.06.10
Gizartea

Merkatu plazan jaia dago. Instalakuntzak hogeita bost urte bete ditu. Zabaldu zenetik, jada, mende laurdeneko ibilbidea eginez. Ez da marka makala! Azpiegitura gazte egon eta sentitzen da, nahiz eta heldutasun ukitua ere baduen. Plaza sasoi-sasoian dago, bertako Zuzendaritza Batzordearen esanetan. Urtebetetze hori ospatzekoa da eta horregatik, bi astez luzatuko den egitaraua prestatu dute. Plazak urtebetetze jaia gazteekin ospatu nahi du, garaikideak izateaz gain, “gauza asko baitute amankomunean’. Merkatu plazako merkatariek hiru orriko berezia koloretan argitaratu dute. Horretan merkatu plaza zaharreko eraikinaren argazkia eta gaurkoarenak –barrutik nahiz kanpotik- daude. Bertan urtebetetzea ospatzeko prestatu duten egitaraua argitaratzen da.

Ion Fiz disenatzaile ermuarrak erakusketa jarri du azpiegituran, berak josi eta diseinaturiko hainbat artikulurekin

Egitarauari atzokoan eman zitzaion hasiera. Ion Fiz diseinatzaile ermuarrak bere jantzi eta osagarriekin jarri duen erakusketa irekiz. Diseinatzailea merkatu plazan egon zen, ermuarron babesa jasotzen. Ekitaldian zehar Fizek Cibelesen eginiko desfileen ikus-entzunezkoak ikusi ahal izan genituen. Udalak Ionek izan duen ibilbide arrakastatsua aintzat hartzen zuela agertu nahi izan zuen, joskintzan lekua egin izan duelako eta “Ermuko enbaxadorea delako, Ermuaren izena lau haizeetara zabalduz, bere sustraiak ahantzi gabe”, Felix Prol zinegotziak adierazi zuenez. Erakusketa bi aste mantenduko da, uztailaren 3a bitartean. Hori bisitatu ahal izango da, instalakuntza zabalik dagoen orduetan.

Merkatariek prestatutako programa ondokoa da:

  • Ekainak 23, asteazkena:
    • Merkatari guztiek oparitxoa emango diete bertaratzen diren bezeroei.
  • Ekainak 25, ostirala:
    • Haurrentzako ludoteka plaza barruan. Plaza eta oinezkoentzako San Pelaioko tartean puzgarriak, ohe elastikoak eta zezen mekanikoa jarriko dira. Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
  • Ekainak 26, larunbata:
    • Urdaiazpikoa mozten eta manzanilla zerbitzatzen duten maisuak izango dira plazan. Produktu horiek dastatzea egingo da.
  • Uztailaren 3an, larunbata:
    • Nekazal eta artisautzako produktuen azoka. Bezeroek produktu freskoez osaturiko otar baten zozketan parte hartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du
Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
15.07.25
Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea