San Joan sua

21.06.10
Gizartea

Euskal Birusa elkarte euskaltzaleak antolaturiko San Joan sua asteazkenean egingo da, Orbe Kardinalaren plazan, 20:00etatik aurrera. Edizioak pare bat berrikuntza dakartza. Batetik, gaur arratsean, irrintzi ikastaroa egingo da, Nekane Akarregi irakaslearekin. Ikastaroa doakoa da eta Musika Eskolan gauzatuko da, iluntzeko 8etatik gaueko 9etara bitartean. Ordu beteko ikastaro horretan irrintzia botatzeko teknika erakutsi eta landuko da. Ikastaroan parte hartzen dutenek, ikasitakoa agerian jartzeko aukera izango dute asteazken gauerako deituta dagoen irrintzi lehiaketan.

Bestalde, bigarren berrikuntza San Joan gauerako iragarrita dagoen "Axuri Beltza" dantzaldi izango da. Ekimena Facebook sare sozialaren bidez zabaldu da eta hori herriko dantzazale gazte orori luzaturiko deialdi irekia da. San Joan bezperan beste hainbat ekitaldi ere izango ditugu plazan: besteak beste, txalapartaren soinua, Pispilu abesbatzaren kantaldia, giro ona, suzko zezena, eta noski, eguneko protagonista izango den sua eta txinpartak. Udal honek ekitaldia diruz laguntzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.