Ingelesezko ikus-entzunezko eta idaztizko materialak liburutegian
Udal liburutegiak ingelesez duen materiala berrantolatu egin du bere erabilera eta kontsulta errazteko. Hori horrela, ingelesa jatorrizko hizkuntza duten filmetan oinarrituriko berrogeita hamar bat liburu bildu egin dira, filma hartu nahi duen erabiltzaileak liburua ere badagoela jakiterik izan dezan, edo alderantziz. Filmak jatorrizko bertsioan daude eta horiek azpitituluen bidez jarrai daitezke, gazteleraz nahiz ingelesezko testuekin. Liburuen kasuan filmari buruzko ariketa eta galdera errazak eskaintzen dira.
Liburutegiak dituen ingelesezko material ia gehienak maileguan eskatu eta etxera eraman daitezke, hiztegi eta kontsultarako erreferentzia liburuen kasuan izan ezik. Liburutegiaren katalogoak ia mila erreferentzia ditu, horien artean liburu, aldizkari, DVDeko filmak edo musikako CDak daudelarik. Haurrentzako atal berezi bat dago, ipuin eta marrazkidun aleak nagusi izanik. Horiez gain ingelesa ikasteko materiala ere badago, gramatika liburuak eta Hizkuntza Eskola Ofizialean gomendatzen dituzten hainbat irakurgai.
‘Speak Up’ aldizkaria jaso eta eskaintzen da orain dela hainbat urte eta hori maileguan hartu eta etxera emana daiteke eroso irakurtzeko, aleak dakarren CDarekin batera. Hilabetekari honek ingeles hizkuntza maila etengabe hobetu edo mantentzeko metodo atsegin bat eskaintzen digu.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat