150 umek parte hartuko astelehenean hasiko diren Udalekuetan
Udal Euskara Sailak Antxintxiketan Begirale taldearekin lankidetzan, Udako Aisialdiko ekintzetako egitaraua itxi du. Aurten 150 umek eman dute izena eta ekainaren 28tik uztailaren 9ra arte hainbat ekintza burutuko dituzte herrian zein inguruko udalerrietan. Egitarau honen bitartez umeen euren artean, jolas giroan, euskara erabiltzea eta eskolan ikasitako euskara egoera informaletan garatzea lortu nahi da, horretarako, jolasak, txangoak, hondartzarako irteerak eta ertainen eta nagusien kasuan hiru eguneko egonaldia izango da Lekunberriko Aralar kanping-ean. Umeen adinaren arabera hiru egitarau osatu dira. Egitarau horiek orain egun batzuk izena eman duten gurasoei bidali zaie etxera, izen-ematean adierazi zuten bidea erabilita, hau da posta arruntez zein posta elektronikoz.
Txikien multzoa, Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako umeek hartzen dute parte, ertainekoetan 3 eta 4. mailakoak; eta nagusien taldean, berriz, 5 eta 6. mailakoak. Banaketa honen bitartez talde homogeneoak lortuko direlakoan daude antolatzaileak.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko