Euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdi berria zabalik
Ermuko Udalak euskara ikasten aritu direnentzako 2010eko beka deialdia zabaldu du. Euskara ikasten jardun duten pertsonek beren eskabideak jada aurkez ditzakete Abiapuntu izeneko bulegoan, Komentukua kalean. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira datorren irailaren 30era arte, egun hori barne. Deialdiaren ezaugarriak iazkoaren antzerakoak dira, haiek hartu baitira oinarri gisa. Aurten deialdia aurreratu eta ikasturtea amaitu baino lehen egin da, nahiz eta epea irailaren 30ean itxiko den.
Hala nola, aurtengoan ere diruz lagunduko diren ikastaro motaren abanikoa zabalagoa mantentzen da eta 106. urratsetik 112. urratsera bitartean aritzen diren ikasleek ikastaro beragatik, bi aldiz, diru-laguntza jasotzeko aukera izanen dute. Horretaz gain, lan gabe egon diren ikasleek, eta gutxienezko soldatara heltzen ez direnek matrikularen %75a jasotzeko aukera ere izango dute, diru-laguntza honekin eta HABEk ematen dituen diru-laguntzen bitartez ikastaroa doakoa izatera hel daitekeelarik. Informazio guztia Udal webgune korporatibo honetan eskuragarri dago.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko