Zine-klubak 'Muerte en Venecia' proiektatuko du
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak ekaineko emanaldiekin aurrera jarraituko du. Gaurko egunean “Muerte en Venecia” titulukoa proiektatuko da, homosexualitatearen gaia lantzen duten filmei dedikaturiko zikloaren baitan. Lana produkzio italiarra da eta Luchino Viscontik zuzendu du, zuzendariak Nicola Badaluccorekin batera ere idatzi duelarik. Filma 1971 urtekoa da eta 127 minutu irauten ditu. Filmak Oskarretarako nominazio bat jantzitegi arloan jaso du.
Parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, ondorengoak dira: Dirk Bogarde, Silvana Mangano, Björn Andrésen, Marisa Berenson, Mark Burns eta Romolo Valli. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Sarrera doan da.
Sinopsia
Oraingo mendearen hasieran, konpositore alemaniarra osasun makalarekin, bere azken lana porrot egin ondoren, Venetzia hirira heltzen da uda pasatzera. Kanalak dituen hirian berak nerabe gaztea eta aingerutarrengandik erakarrita sentitu zuen. Sentimendu honek berari bizitasun guztia iraungiko dio eta aldi berean hiria epidemia bategatik gainbeheran geratuko da.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.