UKEk enkante bikoitza deitu du fitnesseko materiala eta eskalatzeko egitura esleitzeko

25.06.10
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak enkante bikoitza deitu du fitnesseko materiala eta eskalatzeko egitura esleitzeko (boulder motako eskalada-murrua). Material erosketa eta azpiegitura prestatzeko obra hori 71.000 eta 65.000 eurotan esleituko dira, BEZ barne. Erakundeak lehiaketak deitu ditu lan horiek prozedura irekiz eta premiazkoaz esleitzeko. Horren asmoa lanak hilabete batean egitea da kontratua sinatzen den egunetik kontatzen hasita. Entitateko Zuzendaritza Batzordeak enkante horiek deitzeko erabakia azken bilkuran hartu zuen eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean enkatea deitzen duen iragarkia ekainaren 15eko, 112. alean argitaratu izan da. Enkantean parte hartzeko eskariak eta proposamena ekainaren 30era bitartean aurkez daitezke, hori barne. Proposamen eta agiriak Baldintza Pleguetan jasotzen direnari jarraiki UKEren egoitzan –Diputazio kalean z/g- aurkeztu behar dira.

Lehiaketaren inguruko informazio guztia webgune korporatibo honetan eskaintzen dugu, Abiapuntu bulegoaren atalean eta horren barneko iragarki-oholean. Guk horretara lotura egin diogu, lasterbidez heltzeko eta interesdunei laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira