Merkatu plazak ospakizunetan jarraitzen du

25.06.10
Gizartea

Merkatu plazak jaietan jarraitzen du. Instalakuntzak eta bertan lan egiten duten merkatariek hogeita bost urte bete izanagatik prestatu duten programa ospatzen jarraitzen dute. Urtebetetze hori ospatzeko prestatu duten egitarauari orain aste bete eman zitzaion hasiera, Ion Fiz diseinatzaile ermuarrak bere jantzi eta osagarriekin jarri duen erakusketa irekiz. Diseinatzailea merkatu plazan egon zen, ermuarron babesa jasotzen. Azken zortzi egunetan merkatu plazatik plaza garen pertsonak asko izan gara, Ion Fizen erakusketa eta artikuluak ikusteko, nahiz erosketak egiteko. Erakusketa hori beste zortzi egunez mantenduko da, uztailaren 3a bitartean. Hori bisitatu ahal izango da, instalakuntza zabalik dagoen orduetan.

Asteazkenean, plazako merkatariek oparitxoak banatu zituzten bezeroen artean. Gaurko arratsaldean haurrentzako ludoteka antolatuko da plaza barruan. Plaza eta oinezkoentzako San Pelaio kalearen tartean aldiz, puzgarriak, ohe elastikoak eta zezen mekanikoa jarriko dira. Haur parke eta jaialdi hori arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara gauzatuko da. Bihar, ere izango da zer ikusi eta zer dastatu.

Merkatariek prestatutako programaren barne oraindik ondorengo jarduerak gauzatzeke daude:

  • Ekainak 26, larunbata:
    • Urdaiazpikoa mozten eta manzanilla zerbitzatzen duten maisuak izango dira plazan. Produktu horiek dastatzea egingo da.
  • Uztailaren 3an, larunbata:
    • Nekazal eta artisautzako produktuen azoka. Bezeroek produktu freskoez osaturiko otar baten zozketan parte hartzeko.
  • Laurogei garrema hamarkadaren azkenean ateratako argazki honetan Ermuko plaza ageri da

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du