Letra handi eta argiaz, hobeto irakurtzeko

25.06.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak letra handiak dituzten liburuak eta lupak uzten dizkie irakur zale amorratu diren pertsona edadetuei edo ikusmen arazoak dituzten erabiltzaileei. Udal liburutegiak orain bi urte letra handiagoaz inprimatutako aleak eskuratzen hasi zen, edadearengatik edo bestelako kasuistika bereziarengatik irakurtzeko zailtasunak zituzten pertsonen eskari eta beharrei erantzuteko.

Imserso erakundeak, Edadetuen eta Zerbitzu Sozialen institutuak, bere Behatokiaren bidez Edadetuen bizi baldintzen inguruko ikerketak egiten ditu, eta argitaratu duen azkenengoan jasotzen denez 65 urtetik gorako pertsonen %64 irakurtzeko ohitura du. Hori gutxi balitz, aipatutako ikerketan jasotakoaren arabera, adinekoei egitea gehien gustatuko litzaiekeen zerrendaren lehen tokian irakurketa dago.

Udal liburutegiak orain bi urte letra handiagoaz inprimatutako aleak eskuratzen hasi zen, edadearengatik edo ikusmenean zailtasunak zituzten pertsonentzako, eta lan-ildo horretatik jarraituz pertsona horiek erosotasunez irakurtzeko paradarik izan dezaten esku- edo mahai-lupak ere erosi ditu, letra handiko beste sei titulu berri ere erosiz.

Aipatu lupak udal liburutegiko aretoan bertan daude erabili nahi dituen guztientzat. Horretarako, lankideei eskatzea eta maileguan hartzea besterik ez dago. Nolanahi ere, erabiltzaileek jakin behar dute edadetuek eta ikusmen arazoak dituztenek lehentasuna dutela horrelakoak eskatu eta erabiltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte