Liburutegiaren konpromisoa: diskriminaziorik ez

28.06.10
Udal Liburutegia

Gay eta Lesbianoa izan eta harro izatearen eguna dela-eta, udal liburutegiak tematika hori jorratzen duten liburu eta materialak ikusgai izango ditu aste osoan zehar. Erakusketa jartzearekin batera irakurketa gida bat ere prestatu du, sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten web gune, filma eta liburu tematikoak nahiz narratibakoak bilduz. Material horiek adin guztientzako aproposak dira eta elkarlanean prestatu dute Emakumearen Topaguneak eta udal liburutegiak.

Erakusketa nahiz gidaren xede nagusia materialak ezagutzera ematea eta horiek hautatzeko interesa duten pertsonak orientatzea da, sexu aniztasunaren inguruan udal liburutegiak dituen materialak agerian jarriz, erabiltzaileek informatu eta hezi daitezen, gure gizartetik homofobia baztertzeko.

Horrekin guztiarekin batera, Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkarteko -Gehitu- www.gehitu.net zerbitzu eta sexu aniztasunari buruzko argitalpenak ere eskaintzen dira. Eta baita ere, Gay, Lesbianak eta transexualak atenditzeko www.aldarte.org. ALDARTE eta honek sexu askatasunaren aldeko dokumentazio eta ikerketa zentroaren material eta txostenak.

  • Argazkian Ermuko udal liburutegia ortzadarraren koloretako banderatxoekin apainduta, sexu eta afektibotasun aniztasunaren seinale

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz